Itsas ondarearen babesa

Museoak,  itsas ondarea (ondasun higikorrak nahiz higiezinak) babesteko ekimen ezberdinak bultzatzen ditu. Hauen artean nabarmentzekoa da Jaizkibel dragaren ingurukoa.

Jaizkibel draga

dragajaizkibel 

Jaizkibel draga Bilboko Euskalduna ontzioletan eraiki zen 1933an, eta dragatze-lanak egin zituen Pasaiako portuan 1984 arte.

Jaizkibel draga Untzi Museoaren bildumetakoa ez izan arren, Museotik egindako gestioei esker 1992an desegitera eramatea eragotzi zen. Horren ondotik, eta beste zenbait erakundekin elkarlanean, Kultur Ondasun kalifikazioa lortu zen ontziarentzat, Monumentu kategoriaz.

2012ko ekainaren 7an, Pasai San Pedroko Ondartxo ontziola zenaren orga ontzitegian Jaizkibel dragaren aurkezpena gertatu zen, 2010ean hasi ziren zaharberritze lanak bukatu ondoren.

Zaharberritzea posiblea izan da erakunde hauen artean heldutako akordioari esker: Pasaiako Portuko Agintaritza, Gipuzkoa Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Gehiago jakiteko

  • “En torno a la draga Jaizkibel”, ESCUDERO DOMÍNGUEZ, Luis Javier. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 6, Untzi Museoa, Donostia, 2009, 331-342. or.

Jaizkibel dragaren argazki zaharrak

Jaizkibel draga zaharberrituaren argazkiak (2012 ekainak 7)

Jaizkibel dragaren zaharberritzea. Prentsa dossierra:

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·