Historia eta egindako lanaren memoria laburra

Untzi Museoa. 25 urteko ibilera (1991-2016)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako Untzi Museoa 1991ko maiatzaren 23an ireki zen publikoarentzat, euskal itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko helburuarekin.

Jarduerak haueko aurrera eramateko kontsulatuaren Dorretxea zena, XVIII. mendearen erdialdean eraikiriko eraikuntza, egoitza bezala aukeratu zen. Paregabeko eraikin hau 1813eko hiriak jasan zuen suntsipenetik kanpo geratu zen eraikin zibil bakanetakoa izan zen eta Donostiako Kontsulatuaren aztarna arkitektoniko bakarra da. Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea honek hainbat eginkizuna zituen, besteak beste, portuko ontzi sarrerak eta irteerak kontrolatzea, zergak kobratzea eta moilak egoera onean mantentzea. Itsas laguntza ematea eta nasetako ordena eta segurtasuna zaintzea ere bere eginkizunen artean ziren. Denbora batez Nautika Eskola gisa ere erabili zuten [1].

historia01

Museoa zabaldu zenean, eraikineko bi solairu nagusiek hartzen zituen erakusketa iraunkorra hartzen zuten. Euskal Herriak itsasoarekin izan duen harremanaren ikuspegi orokorra ematen zen bertan, arreta berezia ontzigintzari eskainiaz. Goiko solairuak, berriz, liburutegia, artxiboa, tailer pedagogikoak eta aldi baterako erakusketak hartzen zituen.

Jendeari zabaldu zitzaionez geroztik, zentroaren kudeaketa lana Airu Z.K. kultur zerbitzuetarako enpresak darama. Enpresa horretako teknikariak, Soco Romano eta Jose Maria Unsain, parte hartuak ziren jada, aurrez, proiektua definitzeko, garatzeko eta gauzatzeko lanetan. Kudeaketa lan horren esleipena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak deitutako lehiaketa publiko batzuen bidez gauzatu zen; eta departamentu horrexen ardura da kultur esku-hartzeetarako programak aldian-aldian onartu eta ikuskatzea.

2007an, Museoa zabaldu zenetik jada 15 urte igaroak zirela, erakusketa helburuak birformulatu egin ziren, eta erakusketa iraunkorra desmuntatu egin zen. Hala, hark hartzen zuen espazioa iraupen luzeko erakusketetarako erabiltzen da harrezkero. Goiko solairua, tailer pedagogikoetarako, neurri txikiagoko aldi baterako erakusketetarako eta hitzaldietarako erabiltzen da orain.

ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK

Museoa ireki zenetik aldi baterako 34 erakusketa ikusi ahal izan dira, espazio eta hornikuntza mugak gainditzen saiatuz, Museoa Euskal Herriko itsas historiaren eta ondarearen hainbat alderdi garrantzitsu edo ezezagunak aditzera eman nahian kalitatezko erakusketak eskaintzen ahalegindu da. Antonio Rubio-Ardanaz antropologoaren iritziaren arabera,  Museoko aldi baterako erakusketak ,“xehetasunez prestatuak, edukiez eta erakusketa aberastasun handiko elementuez horniturik daude” (…)” [Antropología y maritimidad, Museo Marítimo Ría de Bilbao, Bilbao, 2014, p. 142.], bezalako ezaugarri dituzte.

Museoan bertan ekoitzitako erakusketak hauek izan dira:

-"Antonio de Gaztañeta, 1656-1728". 1992. Ontzigile handi honi buruzko bizitza eta jarduna.

-"Itsasoaren aztarnak". 1993

-"Barojatarrak eta itsasoa. Julio Caro Barojaren omenez". 1995.

-"Biharko gaur bildu". 1996. Itsas ondarea babestearen beharrari buruzko erakusketa.

-"XVIII. mendeko itsasontzi baten egitura. Juan Jose Navarroren Albuma". 1996.

-"Bizkaiko Golkoko untziak. Juan Carlos Arbexen itsas pintura". 1996.

-"Museoaren lan ixila, 1993-1997". 1997

-"Arrain kontserbak Euskal Herrian. Industria eta ondarea". 1997.

-"Arrantzaleak. Gorka Salmeronen argazkiak". 1998.

-"Euskadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi 1936-39". 1998. Euskadiko Gobernuak Errepublikaren zerbitzura eratutako itsas indarrari buruzko erakusketa.

-"Pasaia. Iraganaren oroigarria etorkizunari begira". 1999.

-"Itsastarrak El mar en la obra de José Ortiz-Echagüe". 1999.

-"Ontzi tradizionalak milurteko berriaren atarian". 2000.

-"Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk". 2001.

-"Untzi Museoa. Itsas memoria lantzen". (Museoren 10. urteurrena). 2001.

-"Gipuzkoako itsasbazterra Petit de Meurvillerenean (1857-1873)". 2001.

-"Itsas Marruma. Viejas imágenes fotográficas del litoral vasco (1850-1960)". 2002.

-"Isidoro Guinea. Euskal kostaldea (1934-36)". 2004

-"Urpeko oroimena. Euskal Herriko urpeko arkeologikoa eta ondarea". 2004.

-"Estropadak. Carteles del regatas de traineras". 2005.

-"Donostia, itsas hiria". 2007-2008. Hiriaren itsas historiari buruzko ikuspegi orokorra.

-"Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez". 2008-2011.

-"Naufragioak euskal kostaldean". 2012.

-"Baleazaleak". 2011-2013. Balearen arrantzari buruz Euskal Herrian egin den lehen erakusketa.

-"Gipuzkoako itsasaldea artean". 2014.

-"Bakailaoaren arrantza, ur handiak". 2014-2015.

-"Emakumeak eta itsasoa". 2016

Beste zentro eta erakundeekin elkarlanean egindako erakusketak:

-"Untzi Museo bat irudikatzen". 1993. Donostiako Arkitektura Eskolarekin elkarlanean.

-"Arrantzalea zer den itsasoak daki". 1994. Arrantza munduari buruzko argazki erakusketa. Euskadiko Itsas Gaztediarekin elkarlanean. Erakusketa ibiltaria izan zen: Donostia, Getaria, Mutriku, Orio, Hondarribia, Bermeo, San Juan de Luz eta Biarritz.

-"Bikingoak". 1995. Norvegiako Enbaxadarekin elkarlanean.

-"Euskaldunen Uhartea". Joan Fontcubertaren argakiak. 2003. Artium Museoarekin elkarlanean.

-"Marea beltza". 2003. Prestige ontziaren hondamendiak Kantaurialdean eragindako ingurumen ondorioak agertzen zituena. Colegio Profesional de Xornalistas de Galicia, Burla Negra-Nunca Máis plataforma eta Argazki Press-ekin elkarlanean.

-"Olatu perfektuak, sorrera eta desagerpena". 2006. Surfaren munduari buruzkoa. Surfilm Festibalaren lankidetzan.

-"Itsasoaren indarra". 2008. Euskal kostaldeko olatu eta denborale izugarrien argazkien erakusketa. Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartearen laguntzarekin.

-"1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea". 2013-2014. DSS2016EU Fundazioa eta San Telmo Museoarekin elkarlanean.

-“Itsasotik itsasora”. Pintura erakusketa, Atzegirekin (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) eta DSS2016rekin (Kulturaren Hiriburutza) elkarlanean.

Untzi Museoak ekoiztutako hainbat erakusketa hau euskal kostaldeko herri ezberdinetan izan dira ikusgai.

Aldi baterako erakusketek orokorrean liburuen edo liburuxken edizio dakar, dibulgaziorako garrantzia zabaltzeaz gain, bertan lantzen diren ekarpenak hedatzen dira. Erakusketetarako lortu diren materialak, erosketen edo dohaintzan bitartez eskuratutako ondare balio duten objektuek eta dokumentuek, gehienetan Museoaren funtsak aberasteko balio izan dute.

HEZKUNTZA JARDUERAK

Untzi Museoak Hezkuntza Zerbitzu bat du eta publiko anitzenei (hezkuntza formaz, behar bereziak dituzten kolektiboak, publikoa orokorrean) bisiten prestaketarekin edota liburuxka edo maleta pedagogikoen bitartez harrera egiten zaie. Hezkuntza formalari bideratutako programek, eskoletako programei eta zentro bakoitzeko beharrek kontuan hartzen dituzte.

um20urte_txartelaweb

Museoaren 20. Urteurrenagatik 2011an argitaraturiko txartela.

Museoaren hastapenetatik desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten publikoei edo gizarte-bazterketa jasaten duten kolektiboei harrera egiten zaie eta urtero talde bakoitzarentzako egokitutako jarduera bat antolatu izan da. 1991. urtetik, Untzi Museoak, Atzegirekin (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea), ONCErekin, Martuteneko Espetxearekin, Proyecto Hombrerekin, Donostiako Osasun Mentaleko Zentroarekin, lanean hasi zen. Elkarlan hau Caritas, Sortu, Txertatu, Gipuzkoako Kale Hezitzaileekin, etab.. jarraitu zuen.

Hezkuntza Zerbitzuak ondarearekin eta historiarekin erlazioa duten arloetan arreta jarri du. Honekin bat, itsaso kulturaren esfera mitikoa eta literarioan arreta jarri dugu eta antzezpen parte hartzaileen bitartez era desberdinetako kontaerak landu dira. Honekin, itsaso industriaren egoerari edo itsasoetako eta ibaietako ingurugiro arazoak ezagutzera eman ditugu.

Museoko jardueretan bake heziketa eman da. 1998. urtean eta "Euzkadiko Gudontzidia. La Marina Auxiliar de Euzkadi.1936-39" erakusketarako eta Gesto por la Pazekin programa bateratu bat landu egin zen. Lehen aldiz Euskadin egiten zen horrelako esperientzia bat izan zen.

Erakusketara bisitaldi gidatuak egiteaz gain, Hezkuntza Zerbitzuak urte hauetan 25 Programa pedagogiko egin ditu. Hautako batzuk:

-"Lagun Artean. Itsasotik museora". Museoak berreskuratutako baxurako ontziari loturiko programa.

-"Balearen arrantza". Antzerkia.

-"Elkano, nora hoa". Munduari lehen bira.

-"Arrantza erak".

-"Haizearen arrosak". Kartografia tailerra.

-"Ondarea zer den ikasten". Museoak itsaso ondarean egiten dituen berreskuratze, kontserbazio, ikerketa eta zabalkunde lanei buruzko tailerra

-"El mundo se da la mano". Programa sobre el comercio marítimo. Itsas-komertzioaren inguruko programa

-"Ternuara bidaiatzen". Ozeano Atlantikoaz bestaldeko arrantzaldiak.

-"Kontsulatuko Dorretxetik".

-"Batelak egiteko artea". Ontzigintzako tailerra.

-"Itsasoko lanbideak".

-"Kontu-kontari itsasoan zehar". Herri kondairen inguruan.

-"Gizona uretara!" Itsas Salbamenduaren inguruko Tailerra

-"Kontxako estropadak". Arraun estropaden inguruko Tailerra

-"Manilako Galeoia". Txinarekin merkataritzan aritzen zen XVII. mendeko ontziaren inguruko tailerra

-"Red Bayko oroimenak". XVI. mendeko bale arrantza.

-"Bakailaoa, a ze arrain shalatua". Gymkhana

-"Pasaiatik Ternura. Bakailaoaren ibilbidea".

-“Itsas lamiak eta itsas-gizon zailduak”. Itsasoko lanbideen inguruan dauden genero estereotipoak aztertzen ziren.

Museoaren jarduna etxe barrura mugatu gabe, hirian zehar ibilbide kulturalak ere eskaintzen ditu, museoa itsasoari lotutako hiriko interpretazio zentro bihurtuz:

-"Donostia, itsas hiria". Ibilbide historiko-literarioa. Hiriak duen itsasoari loturiko historia eta ondarea ezagutarazten duen programa.

-"Barojatarren ibilbidea". Barojatar familiarekin lotura izan duten zenbait leku ezagutzeko. ("Barojatarrak eta itsasoa. Julio Caro Barojaren omenez" erakusketarekin sorturiko programa).

-"1813ko sutetik kanpo geratu zen hiri ondarea". Kontsulatuko Dorretxea suntsiketatik kanpo geratu zen eraikinetako bat da.

Parte-hartzea, sormenaren sustapena, ezaguera eta emozioen transmisioa dira programa pedagogikoen diseinuan kontutan hartzen diren kontzeptu-gidariak.

IKERKUNTZA ETA ARGITALPENAK

Ikerkuntza da zentroaren jardueren zutabe nagusietako bat. 90. hamarkadaren hasieran euskal itsas kulturaren historiarekin, antropologiarekin eta ondarearekin loturiko ikerkuntza arloan zegoen gabezia ikusita Itsas Memoria. Euskal Herriko Itsas Gaiei buruzko aldizkaria jarri zen martxan. Aldizkaria hiru sailetan dago egituratua: 1) gai monografiko bat, sakon landua, 2) Museoaren funtsen inguruko ikerlanak, eta 3) hainbat eratako azterlanak.

Kaleratu diren Itsas Memoria aldizkariaren zortzi zenbakietan, hurrenez hurren, honako gai hauek landu dituzte:

1) Itsas gaiei buruzko ikerketen egoera Euskal Herrian

2) Euskal Herriko ontzigintza

3) Euskal Herriko arrantza

4) Itsas merkataritza

5) Itsasoko gerra, kortsarioak eta itsaslapurrak

6) Itsas eta ibai-ondarea

7) Portuen historia.

8) Ondare ezmateriala, memoriak eta ahozko iturriak

Lehen sei zenbakiak inprimaturiko argitalpena eta  argitalpen digitala izan zuten, baina azken bi zenbakiak, arrazoi ekonomikoengatik, digitalean bakarrik argitaratu dira.

Zortzi zenbaki hauetan 274 artikulu daude. Horietan 202 adituren –batez ere unibertsitate arlokoak– lankidetza izan da. Aldizkariaren zortzi zenbakiok jasotzen dituzten 5.587 orrialde Museoko webgunearen bidez kontsulta daitezke.

Zenbaki bakoitzean ikuspuntu desberdinetatik argitaratzeko aurkeztu den atal monografikorako jarraibidea, itsas historia eta kultura banatu daitezkeen arlo desberdinen berrikustea eta ikerketa bideratu du. Itsas ondarean adituak diren historialari eta ikertzaileek “Itsas Memoriak” Euskadiko itsasertzeko kulturaren eta historiaren ezagutza historikoan eta antropologikoan izan duen ekarpena goraipatzen dute. hainbat erreferentziak azpimarratzen ditugu:

“Donostiako Untzi Museoak babestutako ezinbesteko eta hain baliogarria den ikerkuntza lanak “Itsas Memoria” aldizkarian izan du bere adierazpen bidea”. José Ángel Lema Pueyo, "El desarrollo de las instituciones de gobierno en el País Vasco en la Edad Media", Pedro Barruso y José Angel Lema (koord.), Historia del País Vasco, 2. lib., Hiria, Donostia, 2004, 338. or.

"Itsas Memoria aldizkariaren sorrerak, Euskal Herriko itsas konturen inguruko argitalpenak ez ezik ikerketak bultzatzeko foro bat puntuan jartzea baimendu du (...)". Aingeru Zabala, "Estado de la cuestión, carencias y líneas de investigación en el comercio cantábrico de la Edad Moderna", Obradoiro de Historia Moderna, 17. zkia., 2008, 137. or.

"Espainian argitaratzen diren itsas historiako aldizkarien artean entitate handienekoa Donostiako Untzi Museoak argitaratzen du". José Luis Casado Soto, "Museos y centros de Patrimonio Marítimo que jalonan la costa norte de España", Itsas Memoria, 6. zkia., 2009, 44. or.

Bestalde, aldi baterako erakusketei lotuak diren argitalpenak ere azpimarratzekoak dira. Ikerketaren eta dibulgazioaren artean planteatzen dira, eta eskaintzen duten material grafiko ugariengatik bereizte dira (hau ere ikerketa lan zehatzaren ondorioz).

Hauen artean daude:

-HH.EE.: Antonio de Gaztañeta (1656-1728). 1992.

-HH.EE.: Barojatarrak eta itsasoa. Julio Caro Barojaren omenez. 1995.

-HH.EE.: Arrain kontserbak Euskal Herrian: industria eta ondarea. 1997.

-Juan Pardo: Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi, 1936-39.1998. (2. arg. 2008).

-HH.EE.: Pasaia. Iraganaren oroigarria, etorkizunari begira. 1999.

-HH.EE.: Ontzi tradizionalak milurteko berriaren atarian. 2000.

-Mª Dolores González-Ripoll: Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk. 2000.

-José Mª Unsain: Itsas Marruma. Viejas imágenes fotográficas del litoral vasco (1850-1960). 2002.

-HH.EE.: Urpeko oroimena. Euskal Herriko urpeko arkeologia eta ondarea. 2004.

-HH.EE.: Donostia, itsas hiria. 2008. (euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak).

-HH.EE.: Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez. 2009.

-José Mª Unsain: Naufragioak euskal kostaldean. 2012.

-José Mª Unsain: Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak etaaztarnak. 2012 (1. arg.), 2014 (2. arg.).

-José Mª Unsain: Gipuzkoako itsasaldea artean. 2014.

-HH.EE.: Emakumeak eta itsasoa. 2016.

Museoak ere dibulgazioko lan batzuk erea argitaratu ditu. Adibidez:

-HH.EE.: Itsas aurrean. El País Vasco y el mar a través de la historia. 1995.

-José Mª Unsain: Untzi Museoa-Museo Naval. Itsas memoria lantzen. 2001.

Itsas Memoria aldizkariaz eta aldi baterako erakusketei lotutako argitalpenez gain, Untzi Museoak "Argitalpen digitalak" izeneko saila aurkezten du. Bertan ezagutzera emango dira gai desberdineko dibulgazioko testuak, guztiak euskal itsas historiarekin erlazionatuta.

-Tapio Koivukari: "Espainiarren sarraskia. Gertaeren bilakaera eta gogoeta (Euskal baleazaleak Islandian XVII. mendean)", 2013.

-José María Unsain: "1813ko Donostiaren setioei buruzko XIX. mendeko ikonografia", 2013.

-Iñaki García de Vicuña: "El transporte fluvial en el Urumea. Actividad y gestión de sus puertos. Siglos XVI al XIX", 2014.

-José María Unsain: "Larruazal zentimetro batzuk. Bainujantziaren bilakaera Donostian",  2016.

Azken hamarkadetako Gipuzkoako museoen panoramari begiratuta, zalantzarik gabe esan daiteke Untzi Museoaren adierazgarrietako bat dela bere ekoizpen editorialaren kalitatea eta kantitatea. 2012an Museoak "Argitaratze Kalitatearen Juan de Yciar" Saria jaso zuen Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak liburuarekin.

Museoaren argitalpen lanaren inguruan Josu Erkorekak horrela esan zuen: "Euskaldunen itsas kontuak aztertzen ditugun ikertzaileok behin baino gehiagotan azpimarratu izan dugu itsas eta arrantzako gaiak aztertuko lituzkeen argitalpen espezializatu baten beharra eta Untzi Museoak ederki asko erantzun dio gure eskaerari". [Untzi Museoa. Itsas memoria lantzen, 2001, 31. or.]

Juan Antonio Rubio Ardanazek  Museoak eginiko lan editorialaren inguruan bere iritzia eman zuen “(…): “(…)Museoak plazaraturiko argitalpenen bildumak, ikertzailearentzako eta adituarentzako itsas-gizartearen eta kulturaren oinarrizko erreferentzia bat osatzen dute (…)”  [Antropología y maritimidad, Museo Marítimo Ría de Bilbao, Bilbao, 2014, p. 144].

um25urte_txartela

Museoaren 25. urteurrenagatik 2016an argirataturiko txartela. Irudia: Iñaki Martiarena "Mattin".

ONDARE MATERIALA ETA EZ MATERIALA ZAINDU, BERRESKURATU ETA BABESTU

Gure itsas kultura materiala eta ez materialaren elementu garrantzitsuak babestea lehentasunezko ardura izan da Untzi Museoaren lanean.

Museoak bere ateak ireki zituenean ondareari buruzko funtsa oso murriztua zuen. Egun, 7.000 pieza baino gehiagok osatzen duten bilduma da: grabatuak, pinturak, argazkiak, posta-txartelak, kartelak, nabigazio-mapak, planoak, nabigazio-tresnak, ontziak, objektu etnografikoak, ondare industrialeko elementuak, urpeko arkeologia etab . Museoak duen itsas gaian espezializatutako liburutegia 5.140 liburu daude, eta artxiboan 1.247 inguru espediente.

Itsasontzien berreskurapena eta babesa izan da ahalegin handiena eskatu digun lan arloa. Nahiz eta ontziak izan itsas ondareko oinarrizko elementuak izan, 1990. hasieran Gipuzkoan eta Bizkaian erabat utzita zegoen ondare esparrua zen ontziak errekuperatzearena.

Ondarea babesteko eremuan "Jaizkibel" dragaren inguruan Museoak egindako gestioak azpimarratu behar dira. Jaizkibel draga Bilboko Euskalduna ontzioletan eraiki zen 1933an, eta Pasaiako Portuko Agitaritzarena zen. Museotik egindako gestioei esker –Industri Ondareko Euskal Elkartearen babesarekin– 1992an desegitera eramatea eragotzi zen. Bi urte beranduago Eusko Jaurlaritzak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen, Monumentu kategoriarekin.

1991n itsasontzien bilketarako plangintza martxan jarri zen: euskal kostaldean lanerako, ibairako, portuetarako zein aisialdirako itsasontzien eredu adierazgarriak biltzen hasi zen. Horrela, Museoak 40 itsasontzi desberdin bildu ditu urte hauetan; hurrengoak nabarmen daitezke:

– Gurutze Santua, kostaldeko arrantza-batela. 1925.

– San Vicente, arrantzontzia. 1933.

– María Rosario, kostaldeko arrantza-batela. 1946.

– Trinido, pesquero de superficie. 1947.

– Antxeta, kostaldeko arrantza eta aisialdi batela. 1947.

– Germancho, kostaldeko arrantza-motorra. 1950.

– Juan María, legazketaria. 1965.

– Calderón, Pasaiko praktikoen ontzia. 1939.

– Astilleros Luzuriaga, erabilera anitzeko motorra. 1952.

– Orioko arraun elkarteko trainerua. 1963-64.

Itsas ondare higiezinak bere babeserako hainbat esku-hartze izan ditu.  Lekeitioko Mendieta ontziolaren kasua zalantzarik gabe nabarmenena izan da. 2008. urtean hainbat erakunde pribatuek eta publikoek, eta Museoa kudeatzen duen lantaldearen parte-hartze aktiboarekin, aurrera eramandako lanen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Monumentu kategoria duen Kultura-intereseko ondasun bezala kalifikatu zuen. 2009-10. urteetan Orioko Mutiozabal ontziola babesteko hainbat akzio burutu ziren baino erakunde desberdinen bere zaharberritzearen inguruan erabakia hartzeko 2016. urte arte itxaron behar izan zen.

Museoa 1998. urtetik ondare immaterialaren alorrean ikerketa eta bilketa lan ugari sustatu ditu. Hautako lan gehienak Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del Pais Vasco.  8. zenbakiaren arlo monografikoan argitaratuak izan dira.

Bere irekieratik 25 urte igaro dira eta bertan lan egin duen lantaldearen laguntza baliotsuari esker eta hainbat eta hainbat lankideren eta lagunen laguntzari esker, Untzi Museoa Euskal Itsas historiaren eta ondarearen ikerketaren, berreskuratzearen eta zabalkundearen inguruan aurrerapausoak emateko lan tresna preziatua izan da.

--------

[1] Eraikinaren historiari buruz eta bere eginkizunen inguruan: UNSAIN, José Mª: Untzi Museoa-Museo Naval. En torno a la memoria marítima, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia, 2001; UNSAIN, José Mª: “La Casa-Torre del Consulado, edificio de servicios portuarios transformado en museo marítimo (Untzi Museoa-Museo Naval)”, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 6, 2009. Kontsulatuko Dorretxearen historiari buruzko argitaragabeko informazioa. ARZALLUZ LOROÑO, Asier: “Infraestructuras y medios materiales al servicio del Consulado de San Sebastián”, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 8, 2016, pp.789-809.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·