Elkarteak

Untzi Museoa kide instituzionala den elkarteak honakoak dira:

ICOM (International Council of Museums)

Museoen Nazioarteko Kontseilua museo eta profesionalen nazioarteko erakunde bat da, munduko natur eta kultur ondarea, egungo eta etorkizunekoa, ukigarri eta ukiezina, kontserbatzera, mantentzera eta aditzera ematera zuzendua.

ICOMek Museoetarako Kode Deontologikoa du oinarri nagusi. Bertan ezartzen dira museoek eta horietako langileek jarraitu eta bete behar dituzten portaera eta lanerako arauak. Erakundearen parte bihurtzen direnean, ICOMeko kideek Kode hori betetzeko konpromisoa hartzen dute.

http://www.icom-ce.org

ICMM (International Congress of Maritime Museums)

Itsas Museoen Nazioarteko Kontseilua itsas ondarea kontserbatzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeetako profesionalak eta norbanakoak hartzen dituen nazioarteko erakundea da.

http://www.icmmonline.org

Aldundiaren museoak

Web sail honetan aldundiko museoen artean eta Gordailuren artean lankidetzan garatzen diren jardueren informazioa eskaintzen da. Gipuzkoako ondare historiko-artistiko, arkeologiko eta etnografikoko kontserbazio, ikerketa eta hedapenaren inguruan burutzen diren programak, jarduerak, erakusketak eta proiektuak. 

 

Gipuzkoako Museoak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea ('www.museosdegipuzkoa.net' edo 'www.gipuzkoakomuseoak.net'). Bertan azaltzen dira lurraldean dauden museo eta interpretazio zentroetako jarduera, lantegi eta erakusketei buruzko argibideak.

Euskal Kostaldearen Museoen Sarea

Euskal Kostaldearen Museoen Sarea, 2012 sorturikoa, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako Euskal Kostaldearen Turismo Plan Zuzentzailearen ezarpenetik eratorritako sarea da. Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek parte hartzen dute, eta berrogeita hiru kide ditu guztira, Untzi Museoa ere barnean dagoela.

Sarea sortzearekin batera, kostaldeko kultura-eskaintza hedatu nahi da eta eskaintza horri balioa eman nahi zaio, itsas ondarean arreta berezia jarriz, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz, eta Euskal Kostaldearen turismoa sustatzeko eta komunikatzeko ekintzak bultzatuz.

Donostiako Museoen Sarea

Donostiako Museoen Sarea 2006an sortu zen. Bertan sartuta daude Aquarium, Chillida-Leku, Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola , San Telmo Museoa, Zientziaren KutxaGunea eta Untzi Museoa. 2010etik aurrera, Real Sociedad-en Museoa ere sarean dago.

Sarearen helburu nagusiak kide dituen hiriko museoetako bakoitza sustatzea, horiek zertzen dituzten jarduerak bultzatzea, eta elkarrekin ekintzak garatzea da (Museoen Nazioarteko Eguna, Aste Santuko eta Gabonetako sustapen kanpainak, etab.); horretaz gain, museoetan lan egiten duten profesionalen arteko topalekua izan nahi du.

Matxitxako Elkartea

Matxitxako Elkarteak Euzkadiko Gudontzidiaren lehengo kideak eta hauen senideak biltzen ditu. Untzi Museoa bera da elkartearen egoitza. Elkarte hau 1998an Museoan izan zen “Euzkadiko Gudontzidia. La marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi” erakusketatik abiatu zen. Harrezkero, Matxitxako Elkarteak hainbat ekimen gauzatu ditu, Euzkadiko Gudontzidiaren zerbitzuan aritutako pertsonak gogoratzeko eta omentzeko bidean.

2012ko martxoaren 5ean Matxitxakoko guduaren 75. urteurrena izan zen. Data historiko horren inguruan oroitzapenezko hainbat jarduera garatu ziren.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·