Nazioarteko Kongresua: Victoria naoaren testuinguru teknologikoaren ikerketa eta analisia

kongresua2_kartela_

Untzi Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroekin batera, “Victoria naoaren testuinguru teknologikoaren ikerketa eta analisia, lurraren lehen zirkumnabigazioaren esparruan” Nazioarteko Kongresua antolatzen ari da. Donostiako Miramar Jauregian izango da, irailak 5 eta 6 bitartean.

Deskripzioa:

XIII. eta XVI. mendeetan zehar euskal ontzigintza bilakaera teknologikoak, Mediterranioaren eta Europako Atlantikoaren artean zabaldutako merkataritza-bideetan nagusitzera heldu ziren ontziak produzituko ditu. Prozesu hau lehen zirkumnabigazioa burutu zuten ontzi ozeanikoen garapenarekin gailendu zen eta mundu zaharraren eta mundu berriaren arteko erlazioetan nagusitu ziren. 2018 kultur ondarearen urtea da, eta Juan Sebastian Elcanok Victoria naoan egindako Lehen Mundu Biraren V. Mendeurrenaren ataria.

Zuzendaria:

Xabier Alberdi Lonbide

Irakasleak:

Brad Loewen, Eric Rieth, Javier Vicedo Jover, Manu Izaguirre Lacoste, Marcel Pujol i Hamelink, Marion Delhaye, Mikel Soberón Rodríguez, Toby Jones, Xabier Agote Aizpurua

Helburuak:

  • Euskal Herrian, Erdi Aroko bukaeraren eta Errenazimenduaren arteko mendeetan gertaturiko ontzigintza bilakaera teknologikoa ezagutzea.
  • Victoria bezalako euskal ontzi ozeanikoen ezaugarriak identifikatzea.
  • Erdi Aroko amaiera eta Modernitatearen hasiera artean dataturiko euskal ontzien inguruko arkeologi ikerketen emaitzak antzematea bertatik bertara.
  • Euskal Herrian gertatu zen ontzigintza bilakaera teknologiko honen testuinguru historikoa ezagutzea.

Programa

Matrikula on-line

Posterrak:

Kongresuaren partaideek bere lan ildoak, ikerketako proiektuak edo esperientziak, publikoaren aurrean adierazteko aukera izango dute posterren bidez.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·