Itsas ondare inmateriala

Itsas ondarea ez da elementu materialetara mugatzen; oso bestela, gure arbasoengandik jasotako eta gure ondokoei helarazitako tradizio edo adierazpen biziak ere baditu, hala nola ahozko tradizioak, gizarte usadioak, erritoak, festak, naturaren eta unibertsoaren gaineko ezaguera eta praktikak, lan munduari lotutako jakintza eta teknikak.

Ondare inmaterialaren esparruan, antropologiaren eta etnografiaren arloan hainbat ikerlan sustatu ditu Untzi Museoak; horretarako, ahozko lekukotasunak biltzera jo izan du. Eta horietako gehienak “Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco” aldizkarian argitaratu dira.

Orain arte, esparru honetan egindako lanak arrantzaren munduan bildu dira batik bat, baina begi-bistakoa da beste zenbait arlo ere jorratu beharra dagoela, esaterako merkataritza-nabigazioa edo ontzigintza, historian zehar garrantzi handikoak izan diren arren gutxi ikertu eta erregistratu baita horien inguruan.

Zerrenda honetan ez daude Itsas Memoria aldizkariaren 8. zenbakian argitaraturiko lanak. Ale honen gai monografikoa eta izenburua hauxe da: "Ondare ez-materiala, memoriak eta ahozko iturriak"

Argitaratutako lanen zerrenda

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·