Dokumentu Artxiboa eta Liburutegia

Dokumentazio zentroa

Untzi Museoak itsas gaietan espezializatutako eta batez ere euskal eremuan bildutako Dokumentazio Zentro bat du. Sarrera libre eta doakoa da, aurrez ordua eskatu behar bada ere.

GOL Una biblioteca para Gipuzkoa

Liburutegian 5.000 ale baino gehiago daude, hainbat ataletan banatuta: ontzigintza, merkataritza, arrantza, portuak, nabigazioa, urpeko arkeologia, etab. Liburutegiaren katalogoa kontsultagai dago, helbide honetan: GOL (Gipuzkoako osorako liburutegia - Una biblioteca para Gipuzkoa)

Zerbitzuak:

  • Aretoan bertan kontsultatzea.
  • On line kontsultak: pertsonei e-mail bidez   Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  aholkularitza eskaintzea, gai interesgarriei buruzko informazioa eta bibliografia bilatzeko unean.
  • Dokumentuen erreprodukzioak.

Museoak dokumentu artxibo bat ere badu (eskuizkribuak, grabatuak, argazkiak, planoak, etab.), gai berberetan bildua halaber. Artxiboan dagoen dokumentazioak hartzen duen esparru kronologikoa XVI. mendetik XX. mendearen amaiera arte iristen da. Tipologiari dagokionez, berriz, ontzigintza, itsas merkataritza, arrantza eta beste zenbait arlotan ari diren enpresa batzuen funtsak daude artxiboan jasota..

Une honetan digitalizatzen ari dira Museoko artxiboko funtsak, batetik horiek behar bezala kontserbatzea ziurtatzearren eta, bestetik, publikoak funts horietako edukiak ikusi eta kontsultatu ahal izan ditzan. Gaur arte digitalizatuta dauden dokumentuak kontsulta daitezke Dokuklik tresnaren bidez. 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·