Itsasoko oharrak: Museoko kanpaia itsas ondareagatik

20180712-itsasokooharrak_

Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian esanguratsuak diren hainbat data errekuperatzeko kanpai hotsen bidez Museoko kanpaia balioan jartzeko egitasmoa 

XVIII. mendearen erdialdean eraiki zen Donostiako Kontsulatuaren lonjako dorreak jatorrizko kanpaia mantentzen du, 1799an datatua. Kanpaiaren jatorrizko eginkizuna, itsas sorospen lanetara, edo portuan zeuden ontzietan sortzen ziren suteak itzaltzera, edota bestelako istripuetan laguntzera marinelak etor zitezen deia egitea zen.

Hainbat urtez isilik egon ondoren, museoko kanpaiaren hotsa berreskuratu da itsas ondarearekin zerikusia duten gertakarien eta data esanguratsuen berri emateko. Soinu-erakusketa programa honen xede nagusia Gipuzkoako itsas historiarekin lotura estua duten zenbait gertakari gizarteratzea da. Zehazki, mendetan zehar itsas jarduerekin harreman estua izan zuten hainbat kofradia edo erakundeen jai egunetan “OSPAKIZUN KANPAIA” deiturikoa entzuteko aukera dugu aurrerantzean.

Bestalde, itsas ondarearen inguruan portuan gertatzen diren hainbat ekimenetan ere parte hartuko du museoak kanpai-hotsekin. Batetik, Kontxako estropadetako irabazleen omenez “IRABAZLE KANPAIA” joko da. Bestetik, “HARRERA KANPAIA” portura gerturatzen diren ondare balioa duten itsas ontziak edo itsas ondarearen arloan lan egiten duten eragileak agurtzeko joko da.

Identifikatzeko gida

OSPAKIZUN KANPAIA” deituriko programaren identifikazio gida duen triptikoa argitaratu dugu, zein egunetan entzun ahal izango den eta zergartik.

Ospakizun erlijiosoek eta itsasoarekin zerikusia duten lanbideen hainbat Kofradiei eskainitako arretak markatzen dute egutegia. Nahiz eta Donostiako eta Gipuzkoako itsas tradizio hauetako batzuk mendeen zehar mantendu diren, beste batzuk, aldiz, galtzen joan dira.

Egitasmo honen bidez, Museoak itsas ondare inmateriala (erlijiotasun herrikoia, omenezko ekitaldiak, jai-ospakizunak…), memoria kolektiboa eta Gipuzkoako kostaldeko identitateak errekuperatzen eta balioan jartzen lagundu nahi du.

20180712-kanpai_inskripzioa_

DONOSTIAKO KONTSULATUKO LONJA DORREKO KANPAIA

Dorreko kanpaiak inskripzio hau dauka grabatua: “Soi de el noble Consulado de esta ciudad. Francisco de Lacasanueba me fecit. Ano 1799”.

Egitasmo hau martxan jarzeko kanpaiaren inguruan lan batzuk egin dira: bere euskarria (bigak eta pasadoreak) garbitu eta indartu da.

Kanpai-hotsak automatizatuta daude kanpotik gehitu den mekanismoari esker eta "OSPAKIZUN KANPAIA" sekuentzia martxan jarriko daprogramatutako egunetan. "HARRERA KANPAIA" eta "IRABAZLE KANPAIA" sekuentziak eskuz aktibatuko dira.  

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·