Ibilbide iraunkorrak

Untzi Museoak Itsas-Kontsulatuaren Dorretxeko hormak atzean utzi, eta era iraunkorrean ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu hirian zehar.

  • "Donostia, itsas hiria". Ibilbide historiko-literarioa.

donostiaItsasoari loturiko historia luzea dauka Donostiak. XIX. mendean turismoari begira jarri bazen ere, ordura arte itsas merkataritza, ontzigintza, arrantza eta aktibitate kortsarioak izan zituen ardatz hiriak. Donostiak gordetzen ditu, bere itsas historiari lotuta, oraindik ere uki daitezkeen ondare materialak. Horiexek deskubrituko ditugu ibilbide honetan. Ibilbidea Bretxa inguruan hasi ohi dugu. Bertan harresien aztarnak aztertu, ikusi, hiriaren sorrerari eta garapenari buruz mintzatzen gara eta ondoren, Parte Zaharrean barrena, itsas historiarekin lotura duten hainbat espazio bisitatzen ditugu. Ostean moilan zehar jarraituko dugu eta Donostian aintzinan egon zen Itsas-Kontsulatuaren Dorretxean amaituko da ibilbidea (egun Untzi Museoaren etxea den honetan).

Iraupena: 90 min. Norentzak: 2. DBHtik aurrera de ESO (Ibilbide egokitua ere badugu 10 urtetik gorakoentzat). Prezioa: 2,5 € / pertsona

  •  1813ko sutetik kanpo geratu zen hiri ondarea.edificio_UM0_thumb_medium680_0

Soldadu britainiarrek eta portugaldarrek Donostiari 1813an egindako erasoan eraikin gehienak hondatu ziren (hiriak zituen 600 eraikinetatik, 36 geratu ziren soilik). Proposatutako ibilbidean suntsiketatik kanpo geratu ziren eraikin batzuk bisitatuko dira: Kontsulatuaren Dorretxea, Holandesen etxea, Abuztuak 31 kalea, Santa María Eliza, San Bizente eliza...

Iraupena: 90 min. Norentzat:  2. DBHtik aurrera. Prezioa: 2,5 € / pertsona

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·