Hezkuntza eskaintza iraunkorra

Museoko bi solairu nagusietan ikusgai dagoen erakusketa alde batera utzita, Untzi Museoak taldearen ezaugarrietara eta beharretara molda daitezken iharduerak, tailerrak eta ibilbideak eskaintzen ditu era iraunkorrean.

  • Balearen antzerkiacaza-ballena

Jarduera honetan, euskal baleazaleak, bai Kantauriko kostaldean bai urrutian bale arrantzan nola aritzen ziren erakusten da. Antzerki baten bidez, eginkizun hauetan erabili ohi ziren baliabideak (bale txalupa, baleontzia, arpoia...) erabiliaz, parte hartzaileek bale arrantzak ekonomian nahiz gizartean izandako eragina zein izan den ezagutuko dute.

Iraupena: 45-60 min. Norentzat: Haur Hezkuntza. Prezioa: 2,5 € / pertsona  

  • Arrantza erak. Tailerraartespesca

Arrantza egiteko dauden sistema desberdinak ezagutzeko aukera emango digu saio honek. Azalpenen osagarri, bideo bat ikusteaz gain, parte hartzaileek eskulan bat egingo dute: atunetarako "maluta" bat hain zuzen. Arrantza arduratsuaz eta itsas baliabideen zaintzaz ere arituko da saioa. Gainera, aurrez eskatuz gero, arrantzale batekin elkarrizketatu ahal izango zarete, belaunaldi-arteko tailerra burutuz.

Iraupena: 90 min. Norentzat: Lehen Hezkuntzako 2. ziklotik aurrera. Prezioa: 2,5 € / pertsona 

  •  Elkano, nora hoa? Mahai-jokoaelcano

Jarduera honetan Juan Sebastian Elkano eta bere bidai lagun asko ezagutuko ditugu. Historiari egindako ekarpenaren analisia: mundua biribila zela egiaztatzearen garrantzia, Atlantikoa eta Ozeano Barearen arteko jarraipena, espezien balioa,... Mahai-jolas baten bitartez eta lamina, bideo eta espeziak ere eskuartean ditugula (intxaur moskatua, kanela...) munduaren ezagutzan hain garrantzitsua izan zen espediziora gerturatuko gara.

Iraupena: 90 min. Norentzat: Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera. Prezioa: 2,5 € / pertsona

  • Ondarea zer den ikasten. Tailerra

Introducción patrimonioItsasoarekin lotutako ondarea gorde eta zaintzea da gure Museoaren zeregina, ikertu eta hedatzearekin batera. Saio honen bidez, Untzi Museoko funtsetako eta bildumako ondare-balioko piezak jaso ohi duen trataera azaldu eta aztertuko dugu, bere jatorria, egoera, zainketa eta kokapenaren zer-nolakoak aztertuz eta ariketa parte-hartzaileen bidez ulertaraziz.

Iraupena: 90 min. Norentzat: 1.go DBHtik aurrera. Prezioa: 2,5 € / pertsona

 

  • "Ternuara bidaiatzen. Balearen eta bakailaoaren atzetik". Tailerraaledo

XVI. eta XVII. mendeetan balearen ehiza eta bakailaoaren arrantzaren lehenengo bidaiak nolakoak ziren ezagutuko ditugu.

Iraupena: 60 minutu. Norentzat: Lehen Hezkuntzako 1. Ziklotik aurrera. Prezioa: 2,5 € / pertsona

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·