Familia Txartela

familitxartela_um_web

Familia Txartela Untzi Museoa eta herritarren artean, bereziki familien artean, hurbiltasun harremana sortzea helburu duen tresna da. Untzi Museoa kultur espazio aktibo eta irisgarri bihurtzen duten abantaila sorta bat eskainiz.

Egitasmo hau Museoko Hezkuntza-Proiektuaren esparruan sortzen da, euskal itsas ondarea eta historia zabaltzeko eta hauekiko gertutasuna lantzeko ikuspegi eta lengoaia ezberdinak erabiliaz.

ZEIN ABANTAILETAZ GOZA DEZAKEZU?

Familia Txartelarekin abantaila askoaz goza dezakezu eta kolektiboa izatea nahi dugun egitasmo bateko partaide izan zaitezke. Zure ideiak eta iradokizunak asmatzen laguntzen gaituzte!

• DOAKO SARRERA Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoetan –Untzi Museoa, Igartubeiti Baserri-museoa eta Zumalakarregi Museoa– nahi duzun ORO! (Harreran zuen txartela aurkeztu ezazue).

• Jardueretan parte hartzeko aurre erreserba eta lehentasunezkoa. (Hiru hilabetez behin Untzi Museoak antolaturiko jardueren informazioa jasoko duzu eta bertan parte hartzeko lehentasuna).

• Untzi Museoaren Familientzako bereziki sortutako jarduerez gozatzeko aukera eta deskontua familientzako tailerretan.

• Untzi Museoko dendako produktuetan % 7ko deskontua. Deskontu honetaz goza dezakezu ere Igartubeiti Baserri-museoan eta Zumalakerregi Museoan.

• Gonbidatu zure lagun bat Untzi Museoko tailerretan parte hartzera! 2x1 Sarrera. (Igartubeiti Baserri-museoan eta Zumalakerregi Museoan aukera honetaz baliatu zaitezke!)

• Eskaintza eta lehiaketa berezietan parte hartzea.

• Untzi Museoa, Igartubeiti Baserri-museoa eta Zumalakarregi Museoa bisita gidatuarekin ezagutzeko bonu bateratu batez gozatu. (Hiru Museoetako bonoak: 7€, Familia txartelarekin: 5€).

NOLA LORTU DEZAKET TXARTELA?

Modu ezberdinez lor dezakezu:

• Untzi Museoaren webguneko formularioa on line bete eta bidali. Zurekin harremanetan jarriko gara Untzi Museora etortzeko txartela jasotzera.

• Untzi Museoan bertan osatu formularioa eta momentuan jaso.

TXARTELA FAMILIKO BESTE KIDEREN BATEK EDO LAGUNEN BATEK ERABIL DEZAKE?

Txartela ez da transferigarria. Bi jabe izan ditzake, aita, ama edo/eta tutorea eta gehitu nahi dituzun dagozkizun seme alaba guztiak.

NOLAKO KOSTUA DAUKA?

Familia Txartelak familia bakoitzeko 5 eurotako kostua du eta urtero berritzen da. Ekarpen sinboliko honekin egitasmo honi eta bere jarduera guztiei babesa eskaintzen diezu.

ZE IRAUPENA DU, IRAUNGITZE DATARIK BA AL DU?

Txartelak, lehen aldiz erabiltzen hasten zaretenetik, urtebeteko iraunaldia du. Ondoren Untzi Museoko famili lagunen arteko kide izaten jarraitu nahi baduzu zure konpromisoa berritu behar duzu, guk zurekin horrela egingo dugu, urtez urte hobetuz! Museo bakoitzeko harreran berritu dezakezu txartela.

ZALANTZARIK BA AL DUZU?

Edozein zalantzatarako jarri gurekin harremanetan, deitu 943-430051 telefonora edo bidali emaila Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera. Pertsonalki ere oso gustura hartuko zaitugu.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·