Aldi baterako erakusketekin lotutako programa didaktikoa

"Elkano, bere oroimena berreskuratuz. 1921eko monumentuaren proiektua" erakusketa kultura dinamizazioko programa zabal batez lagunduta dator:

Tailerrak:

  • urr.28/17:00etanzaharberritze tailerra 6 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat. Marta Gatell zaharberritzaileak zuzendurikoa. Jarduera hau Hip-Hip Urri! programaren barruan eskaintzen da. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Erreserba urriaren 25a baino lehen egin behar da. Izena ematea.
  • aza.4/17:00etan:zaharberritze tailerra publiko helduarentzat, Marta Gatellen eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 2a baino lehen egin behar da. Izena ematea. 
  • aza.25/17:00etan: marrazketa tailerra familientzat, Mikel Leozek zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 22a baino lehen egin behar da. Izena ematea.
  • abe.16/17:00etan: kaligrafia tailerra familientzat, Idoia Larrañaga Fachado ilustratzaileak zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba abenduaren 13a baino lehen egin behar da. Izena ematea.

Bisita gidatuak erakusketara:

  • Asteartetik ostiralera, taldeei zuzenduak. Talde bakoitzaren beharretara egokitutako bisitaldiak. Iraupena: 60 minutu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Koadro baten zaharberritzea in situ:

  • urr.12/aza.4: ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan, proiektuaren bozeto baten zaharberritze lanak erakustaretoan, publikoaren aurrean, Marta Gatell paper zaharberritzailearen eskutik.

Doako hitzaldi ibiltariak:

  • aza.5/11:00etan: "Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko ontzigintza eta Orioko ontziolak", hitzaldi ibiltaria Orion. Lourdes Odriozolren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz. 
  • aza.12/11:00etan: "Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak", hitzaldi ibiltaria Zumaian, Iosu Etxezarraga Ortuondoren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz. 
  • aza.19/11:00etan: "Elkanotarren senitarteko zarauztarrak", hitzaldi ibiltaria Zarautzen., Xabier Alberdi Lonbideren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz. 
  • aza.26/11:00etan: "Azter dezagun Getariako Elkanoren monumentua",  hitzaldi ibiltaria Getarian, Ismael Manterola Ispizuaren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz.  
  • abe.3/11:00etan: "Elcanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian", hitzaldi ibiltaria Aian, Borja Aguinagalde Olaizolaren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz.
Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·