Gazela portugaldar ontziko Boa sorte dorisaren modeloa

gfa_016621_txikiOBJETUA:  Modeloa

DATAZIOA:  XX. mendea

NEURRIAK: 50,50 x 61,00 x 25,50 cm

GAIA-TEKNIKA:  Mixtoa-Eskuzkoa

BILDUMA: Gipuzkoako Foru Aldundia

KODEA: GFA-016621-001

JATORRIA: Pasai Donibaneko Pysbe konpainiaren antzinako instalazioak.

"Bakailaoaren arrantza, ur handiak" erakusketan ikusgai.

 

Doris ontzia Ternuako bakailao-Sarda Handien arrantzaren epikaren sinboloa bilakatu da. Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko arrantzaleek oso erabilita, belaontzi europarren horniduraren parte izaten hasiko dira 1873. urtetik aurrera. Hondo lauko txalupa arin eta erabilgarri hauek goleten bizkarrean bata bestearen gainean pilatuta garraiatzen ziren. Gizon batek edo biek eramana, hamaika amuz josiriko ehun metro baino luzeagoak diren arrantza lineak askatzen zituzten uretan. Txalupa hauek laino-guneetan ez galtzeko konpas-nautiko bat, kanpaia bat eta bozina zeramatzaten. Dorisak eta arraste-ontziak eta ontzifaktoriak elkarbiziko dira, Frantziako itsasontzietan 1951 arte erabiliaz eta Portugaleko belaontzietan hogei urte gehiago.

Informazio gehiago

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·