Selma Huxleyk “Lagun Onari” goraipamena jaso du

selmalagunonari

Eusko Jaurlaritzak "Lagun Onari" goraipamena eman dio Selma Huxley jatorri kanadarreko eta britainiarreko ikertzaileari. Izan ere, 1517. eta 1713. urteen artean Ternua eta Labradorren izan ziren euskal arrantzantzaleei buruz ikertzen eman du bizitza osoa.

Argitaratu gabe zegoen urte horietako dokumentazioa ikertuz, zenbait baleagune aurkitu zituen, eta ordura arte ezagutzen ez zen Kanadako eta Euskal Herriko historiaren zati bat ezagutarazi zuen. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ikertzailea saritzeko ekitaldian izan dira. Selma Huxleyrekin batera, haren seme-alaba Michael eta Serena Barkham-Huxley eta zenbait lagun eta senide izan dira, hauen artean Soco Romano eta José María Unsain, Untzi Museoko zuzendarikideak.

Selma Huxley Untzi Museoaren aspaldiko laguna da eta urtetan elkarlanean arituak gara:

- Selma Huxkey "Baleazaleak" erakusketa bisitatu zuen (2011).

- Selma Huxley [Barkham], Michael M. Barkham: "Una nota acerca de cinco precios vascos documentados del siglo XVI en puertos del sur de Labrador / A Note on Five Documented 16th-Century Basque Shipwrecks in Harbours of Southern Labrador", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 5, 2006,  771-776. or.

- Selma Huxley: "Reflexiones acerca de la transformación de los métodos de investigación sobre la historia marítima vasca de los siglos XVI y XVII", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 1, 1996, 49-57. or.

- Selma Huxley, Michael M. Barkham: "Los Arriola de Urazandi: iniciativa empresarial marítima en Vizcaya y Guipúzcoa (c.1540-c.1630)", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 1, 1996, 349-388. or.

- Selma Huxley Barkham, "Ondare historikoa", ZZ.EE.: Oria ibaiko untziak, Untzi Museoa, Donostia, 1994, 7. or.

Museoa kudeatzen duen taldekideok gure poza adierazi nahi dugu merezitako goraipamen honengatik. Zorionak Selma!!

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·