"Itsas Kulunka", euskarazko album ilustratua

20190205-itsaskulunka2_web

JUNKAL LERTXUNDIk eta AINHOA ARANBURUk, egileek, MARÍA JOSÉ TELLERÍA, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariaren laguntzaz, Komikigunean albumaren aurkezpena egin dute. UNTZI MUSEOArekin elkarlanean burututako proiektua izan da hau.

Otsailaren 5ean, asteartea, goizeko 10:00etan, aurkeztu dute egileek albuma Komikigunean. Obra hau Junkal Lertxundi Panaderok, Hezkuntza Zientzietan Lizentziatuak, idatzi du, eta Ainhoa Aranburu Urruzolak, Arte Ederretan Lizentziatuak, ilustratu du. ITSAS KULUNKA, 8 urtetik aurrerako umeei zuzendua dagoen album ilutratua da.

Autoreek diotenez, Donostiarrak izanik ere, ez zuten itsasoa benetan ezagutu arrantzale batekin harremanetan jarri arte. Harreman honen harira itsasoari beste begirada batez begiratzen hasi ziren; eta gure kostaldean hain errotuta dagoen, eta aldi berean gazteontzat hain ezezaguna den, arrantzalearen lanbidea ezagutu ahal izan zuten.

Album honen bidez gaztetxoei, arrantzalearen lanbidearen esanahia eta arrantzaleek itsasoarekin garatzen dituzten emozioen konplexutasuna, ezagutarazi nahi izan dizkiete. Itsasoa arrantzantzaleentzat lanbide bat baino gehiago, sentitzeko modu bat delako.

Horretarako lengoai egokia eta ilustrazio erakargarriak erabiliz, sentimenduz betetako kontakizuna sortu dute. Kontxako badian gertatzen da istorio xume, bezain hunkigarri hau. Pertsonaia nagusiak, aitona Patxi, haren bilobak, Klara eta ITSASOA dira. ITSASOA hizki larriz.

20190131-itsaskulunka_web

Albuma argitaratu ahal izateko, autoreek Untzi Museoko arduradunen laguntza jaso dute, proiektuaren berri izan zutenetik ilusio handiz parte hartzeko gogoa adierazi zietenak. Museoko arduradunen hitzetan, “kontakizun hau, gozatzeko bidea emateaz gain, euskaldunok itsasoarekin, kasu honetan arrantzaren bitartez, dugun harremanari buruz ikasteko eta sentsibilizatzeko tresna bat da”.

María José Telleríak, Kultura Zuzendariak, adierazi zuen bezala, album hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak bideratzen duen OLATUAK diru-laguntzari esker argitaratu ahal izan da. OLATUAK proiektu puntualak finantzatzen ditu, ekintza artistiko-kulturalen bidez prozesu berritzaileetan eta gizarte eraldakaten eragiten duten proiektuak.

Junkal Lertxundi eta Ainhoa Aranburu egileek gizartearen aurrean aurkeztuko dute ITSAS KULUNKA Donostiako Elkar liburudendan (Fermin Kalbeton, 21), otsailaren 22an, ostiralean, 18:30etan. Itziar Etxegia Lizaso (biolina) eta Idoia Oteiza Martin (pianoa eta kantuen egilea) musikariez lagunduta izango dira. Egun horretatik aurrera ITSAS KULUNKA salgai izango da Elkar liburudendetan (16 €).

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·