Aita Mariren omenez

20180109-aitamari_

Untzi Museoak eta Donostiako Aquariumak Aita Mari omendu nahi izan dute bere urteurrenean, 1866ko urtarrilaren 9an Kontxako uretan desagertu baitzen. Mariren monumentuan egindako lore eskaintzan, parte hartu dute ere Iñigo Gutiérrezek #Maydayterraneo ekimenaren izenean eta Gurutze Gorriko ordezkariek.  

1866ko urtarrilaren 9an Jose Maria Zubia Cigaran, Mari edo Aita Mari ezagunagoa, betirako desagertu zen itsasoan, ekaitza bortitzak harrapaturik, Donostiako Badiara sartu nahi zuen Getariako arrantza ontzi bateko tripulatzaileen erreskate lanetan ari zela. Ondo dakigunez, denboran zehar ugari izan dira itsasoan besteen bizitzak salbatzeko eurena arrisku larrian jarri duten pertsonak edo giza taldeak, hala ere, Jose Maria Zubia “Mari” arrantzaleak ordezkatzen du gure artean itsas salbamenduaren heroi guzti horiek.  

Aita Mari bera eta bere balentria gogoratzeko asmoz, Raúl Pérez Iratxeta eta Esther Irigaray, Untzi Museoaren eta Aquariumeko zuzendariek, SMH GKEko Iñigo Gutierrezekin eta Gurutze Gorriko ordezkariekin batera, Donostiako portuan dagoen Mariren monumentuaren aurrean lore xorta bat utzi dute.

Aita Mariren heriotzaren 153. urteurrena ospatzen da. Ezbeharra gertatu zenetik denbora asko igaro da, baina gaur egun ere badira pertsonen erreskate lanetan diharduten  gizaldeko elkarteak. Hauen artean Salvamento Marítimo Humanitario (Itsas Laguntza Humanitarioa) GKE gipuzkoarra dugu, Andaluziako PROEM-AID-rekin batera #Maydayterraneo ekimena bultzatzen duena, “AitaMari Zubia Proiektuarekin”. Aita Mari ontzia, arrantzontzia egokitua, laister irtengo da Pasaitik Mediterranioan bizitzak salbatu ahal izateko.

Halaber, Gurutze Gorriak ere aspalditik garatzen ari da itsas salbamenduko programa garrantzitsua. Aita Mariren urteurrenagatik, Aquariumeko eta Untzi Museoko hezkuntza departamentuek Donostiako portuan dauden Itsasoko Gurutze Gorriko instalazioak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute. Hurrengo ostiralean izango da, urtarrilaren 11an, goizeko 11:00etan. Doako jarduera da eta aldez aurretik izena eman behar da Aquariumera deituz 943440099.

Jose Maria ZUBIA ZIGARAN (1809-1866)

"Mari" edo "Aita Mari" ezizenaz ezaguna zen arrantzalea. Zumaiakoa jaiotzez, arrantzale-txalupa bateko patroi gisa finkatu zen Donostian. Behin baino gehiagotan, bere bizia arriskuan jartzea fortunatu zitzaion, itsasoan galdutakoen salbamenduan; horrelako ekintza sonatuena 1861eko uztailaren 13koa izan zen. Serapio Mugicak kontatzen duenez, egun horretan "beste bederatzi marineleko tripulazioa zeraman txalupa batean patroi zela, itsaso bortitz eta ikaragarrian barrena abiatu zen, eta Zurriolako arroken artetik atera zituen, bizirik, olatuek haitzen kontra txikitutako txalupa batekoetako batzuk". Mari eta bere lagunek Ongintzaren Gurutzea jaso zuten, balentria honengatik. 1866ko urtarrilean itota hil zen, Santa Klarako uhartetik hurbil arrisku larrian zeuden beste marinel batzuei laguntzen saiatu zenean.Pescador conocido como "Mari" o "Aita Mari". [Donostia, itsas hiria liburutik hartua].

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·