Itsasoko emakumeen omenezko mahai-ingurua

20181019-mahaiingurua2

Untzi Museoak eta Aquariumek “Itsasoko emakume langileen omenez” mahai-ingurua antolatu zuten pasa den urriaren 19an Aquariumeko auditorioan.

Bertan, bizitza profesionala itsas eta arrantza arloan eraman duten emakume gipuzkoarrek hartu dute parte:

  • Yolanda Pérez San Juan, Donostiako arrantzalea.
  • Miren Garmendia, OPEGUI-ko Antolatzailea eta Gipuzkoako Kofradien Elakrteko Idazkari nagusia.
  • Rosa Sistiaga, Pasaikoa, arrantzale familikoa.
  • Elena Sorondo eta Edurne Salaberria, Hondarribiko saregileak.
  • Maria Jesus Basurko eta Marina Pazos, Mutrikuko kontserba langileak.

Moderatzaile lanetan Iñigo Puerta kazetaria aritu zen.

Jarduera honekin, Donostiako moilan jarritako panel erakusketarekin batera, Euskal Kostalde osoan itsas munduan lan egin duten emakumeei omenaldia egin nahi izan diegu. Egitasmo hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko Europako Ondarearen Jardunaldien programazio barruan kokatuko da. Jardunaldiak 2018ko iraila, urria eta azaroa bitartean ospatuko dira, “Emakumeen emaria” lelopean. (Kontsultatu programa).

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·