Itsasoko emakume langileen omenez

20181001-oej_um

Untzi Museoak eta Aquariumek itsas jarduerekin zerikusia duten lanak eta lanbideak jorratu dituzten euskal emakumeak omentzeko balio izango duen proiektu amankomun bat aurkezten dute.

Egitasmo hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko Europako Ondarearen Jardunaldien programazio barruan kokatuko da. Jardunaldiak 2018ko iraila, urria eta azaroa bitartean ospatuko dira, “Emakumeen emaria” lelopean. (Kontsultatu programa). Untzi Museoak eta Donostiako Aquariumak bat egiten dute egitasmo honekin eta  Donostiako kaian ikusgai egongo den panel erakusketa bat eta datorren urriaren 19rako mahai inguru bat antolatu dute.

Datorren urriaren 12tik azaroaren bukaerarte emakumeak itsasoaren inguruan eduki duten ogibide desberdinei buruzko erakusketa bat egongo da ikusgai Donostiako portuan. Ogibide hauek ondorengoak dira; benterak, kontserbagileak, arrantzaleak, neskatillak, armadoreak, arrain saltzaileak, zamaketariak. Gipuzkoar Kostaldeko argazkiez baliatuz eginiko panel bakoitzean emakumeen emariaren ondarearen aztarnak adierazten dira, beraien historia eta arrantza edo merkataritza aktibitate desberdinetan ibilitako ibilbidea azalduz.

Antolatutako jardueren artean, datorren urriaren 19an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, Aquariumeko auditorioan izango den “Itsasoko emakume langileen omenez” mahai ingurua azpimarratzekoa da. Bertan bere bizitza profesionala itsas eta arrantza arloan eraman duten emakume gipuzkoarrek hartuko dute parte eta moderatzaile lanak Iñigo Puerta kazetariak egingo ditu. Sarrera librea izango da, lekua bete arte. 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·