Itsasoaren Europako Egunaren ospatzen.

albaolajpg

Joan den maiatzaren 16an, Pasaian Itsasoaren Europako Itsas ospatuko genuen, Albaola Itsas Faktoria anfitroia izan zelarik.

Itsasoarekin loturiko erakunde desberdinen arteko ospakizun amankomuna egin genuen: AZTI, AQUARIUM, ALBAOLA FAKTORIA, NAVEGAVELA eta UNTZI MUSEOA. Itsasoaren Europoako Eguna urtero ospatzen da eta bere xedea Europako biztanleek, txikienek batez ere, itsasoaren garrantziaz ohartaraztea da. Aurtengo gaia itsas zaborrren eta mikroplastikoek eragindako itsasoen kutsaduraren arazoa da.

Aurten erakunde hauen laguntza izan dugu: LIFE LEMA –Europar proiektu honek Gipuzkoako eta Lapurdiko itsasaldean dauden itsas zaborrei aurre egiteko erronka du– eta ResponSEAble –gure eguneko bizitzan mikroplastikoen arazoaz  eta hauek gure osasunean eta itsas ingurumenean sortu ditzazketen kalteetaz hiritarrak kontzientziatzeko proiektua–. Azpimarratzekoa da ere Donostiako EKINTZA IKASTOLAko 50 haurren partehartzea.

Ospakizuna Albaolan 10:00etan hasi zen. Faktoria bisitatu ondoren, parte hartzen zuten erankundeen arduradunek Ekintza Ikastolako 50 ikasleei gure itsasoa zaintzeko garrantziaz hitz egin zieten. Ondoren haurrek Albaolak egindako egurrezko ontziak montatu eta margotu, eta beranduago BETI AITXE ontzitik itsasora jaurti ziren. Ontzi hauei Life-Lema proiektuak jarraipena egingo die itsasaldiak eta haizeak nora eramaten dieten jakiteko. Ontzi bakoitza aurkitzerakoan zer egin behar den jakiteko grabatutako argibideak daramatzate. Goiza Mater Museoan bukatuko da, bertan Izaskun Suberbioa eta Carolina Alonso itsasoko mikroplastikoen inguruan mintzatuko direlarik.

Gai beraren inguruan, Ekintza Ikastolako 5 eta 6 urte bitarteko ikasleen artean Pintura Lehiaketa antolatu zen. Lehiaketaren 10 marrazki garaileak, 5 eta 14 urte bitarteko haurrez konposaturiko epaimahai batek aukeratuak, Albaolan izango dira ikusgai egun batzuetan. Lehiaketara aurkezturiko gainontzeko marrazkiak Aquariumen (itsasoa eta zaborren inguruko marrazkiak) eta Untzi Museoan (itsasoko mikroplastikoen inguruko marrazkiak) ikusi ahal izango dira.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·