Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna Untzi Museoan

20180518-mne_

Ate zabalik eguna eta beste ekintza gehiago, “Museo hiperkonektatuta. Ikuspuntu berriak, ikuslego berriak” ICOMen lelopean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Gai honen inguruan, Donostiako Museoen Sarea osatzen duten Museoen artean (San Telmo Museoa, Aquarium, Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola, Real Sociedad-en Museoa eta Untzi Museoa) egitasmo bat jarri da martxan, beraien arteko konexioak bilatuko dituen eta lankidetzan aurrera eramango diren bi ekintzen bidez:

  • Alde batetik, publikoak sareko museo guztiak ezagutu ditzan errazteko, maiatzaren 18an zentroetako batera hurbiltzen denak egun horretako txartela gorde eta maiatza amaitu bitartean sareko beste zentro batean sartzerakoan aurkezten badu, abantaila ezberdinak lortuko ditu: Museum Cemento Rezolan opari bat, doako sarrera Elizbarrutiko Museoan eta Real Sociedad Museoan, %10eko deskontua Aquariumen, edo tarifa murriztua San Telmo Museoan eta Untzi Museoan.

  • Museo bakoitzaren sare sozialetan, maiatzaren 18 eta 20 bitartean, albiste laburrak argitaratuko dira, gure bildumako piezen bidez elkarlotuta gaudela erakutsiaz. Hartara #SSmuseoak18M traola erabiliko dugu.

Museoen Nazioarteko Egunaren helburua da publikoak sentsibilizatzea: “Museoak truke kulturalak gauzatzeko, kulturak aberasteko, elkarren arteko ulermen garapenerako eta herrien arteko bake eta kooperaziorako baliabide garrantzitsuak dira”.

Aurtengo leloa, mundua gero eta konektatua dagoenaren premisa hartuta, ezin dugu museoen rola ulertu beraiek sortzen dituzten konexioak ulertu gabe. Museoak beraien komunitate lokaletara, bere paisaia kulturaletara eta ingurunera atxikiturik daude. Teknologiak museoei traola bezain sinplea den elementu baten bitartez bere ohiko publikoak direnak baino haratago iritsi daitezke. Dena den, museo batzuk ez dute teknologiaren beharrik konexio berriak sortzeko, beraientzako, euren bilduma era desberdin eta berritzaile batean aurkeztea erabateko publiko berri bat erakartzeko modu bat da.

2018ko Museoen Nazioarteko Eguna analisiaren, errefortzuaren eta konexio berrien bitartez publiko berritera iristeko eta ikuspuntu berriak emateko, munduko museoentzako aukera da.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·