Pasaia Lafayetteren garaian

20180419-lafayette

Xabier Alberdi Lonbideren hitzaldia

Lekua: Pasai Donibaneko Kulturgunea

Eguna: Apirilak 26, osteguna, 19:00etan

Hizkuntza: Euskaraz

Antolatzailea: Untzi Museoa

Jarduera hau, Untzi Museoan ikusgai dagoen Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari erakusketari loturiko programa kulturalaren barne eskaintzen da.

Erakusketa honetan, matxinatu amerikarren alde borrokatzera Iparamerikara bi bidai egin zituen Lafayette Markesa aipatzen da. Pasaia izan zen Lafayettek aukeratu zuen portua Independentzia Gerran izan zuen protagonismoa hasteko. Pasaiatik abiatu zen 1777ko apirilan “La Victoire” ontzian. Bigarren bidaia “L’Hemione” fragatan egin zuen. Hain zuzen ere, ontzi honen erreplika zehatza ikusi eta bisitatu ahal izango dugu 2018ko maiatzan Pasaiako Itsas Festibalan.

Lafayetteren garaiko Pasaiaz arituko da Xabier Alberdi Lonbide historiagilea. Baita Iparamerikako independentziak Pasaiari eta Euskal Herri osoari ekarritako ondorioez ere.

Jarduera irekia da publiko guztiarentzat, eta sarrera librea da lekua bete arte.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·