Untzi Museoa eta Albaola bisitatzeko sarrera bateratua

bonoumalbaola_

Ekimen honen bidez bi ekipamenduen arteko lankidetza indartu eta agerian jarri, eta bisitak sustatu nahi dira.

Duela gutxi, LONJA izeneko erakustaretoa inauguratu da Donostiako portuko UNTZI MUSEOAn. Gune honek Pasaian, ALBAOLA Itsas Kultur Faktoria bultzatzen ari den San Juan baleontziaren erreplika zehatzaren eraikuntza proiektuarekin zuzenean lotzen du Untzi Museoa. 

Lonja erakustaretoa Albaolak dinamizatutako espazio bizia da, eta San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza prozesuarekin zerikusia duten hainbat tresna eraiki, gorde eta erakusten dira bertan. Tailer honetan, San Juan baleontziak eramaten zituen arraunen, txalupen eta lumera garraiatzeko upelen erreplikak eraikiko dira, publikoaren aurrean.

Hau dela eta, Untzi Museoak Albaolarekin bat lan egingo du, itsas jarduerei loturiko ofizio zaharrak berreskuratzeko, balioan jartzeko eta zabaltzeko, besteak beste, upelgintza, ontzigintza, etab

Elkarkidetza hau indartzeko eta agerian jartzeko, eta bi ekipamendu hauen bisita sustatzeko asmoz, Untzi Museoan eta Albaolan sartzeko bono bateratua diseinatu da:

  • Sarrera bateratua, orokorra: 7,00 €
  • Sarrera bateratua, murriztua: 5,00 €
Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·