TOSTA BANDAk diska aurkeztu du Museoan

20171130-tosta banda

Oreka TX-eko kideak diren TOSTA BANDAren euskal ordezkariek – Harkaitz Mtnez de San Vicentek, Mixel Ducau bandaren musika zuzendariak eta Igor Otxoa proiektuaren zuzendariak– izen bereko diska aurkeztu dute. Diska abenduaren 5ean plazaratuko da eta salgai egongo da Durangoko Azokan.

Bandak Tosta hitzetik hartzen du izena, europako kostalde atlantikoko hainbat hizkuntza gutxituetan txalupako bankua izendatzeko erabiltzen dena. Eskozia, Galizia, Frisia, Irlanda, Gales, Kornualles eta Euskal Herriko 10 musikari eta abeslariz osatua dago, denak hizkuntza gutxituen hiztunak direlarik. Guztiek dute beraien sustrai musikalak nahastu eta partekatzeko gosea, elkarrekin horiei forma berria emateko asmoz.

+info

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·