Museoa aro berri baten atarian

20170727-presentacintxiki

Gaur uztailaren 27an, osteguna, Denis Itxaso Gonzálezek, Kultura, Turismo,Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatuak, prentsaurrekoa eskaini du Untzi Museoan, Museoaren proiektu berria aurkezteko asmoz: “euskal itsas tradizioa jende guztiarengana hobeto iristeko”.

Ekitaldian zentroko zuzendaritza berria eman du ezagutzera: Raúl Perez Iratxeta, Zuzendaritza orokorra, Xabier Agote Aizpurua, Kultur zuzendaritza, eta Xabier Alberdi Lonbide, Zuzendaritza zientifikoa.

Untzi Museoak etapa berri bati ematen dio hasiera. Gizakiaren eta itsasoaren arteko harremana islatuko du Museo berriak aldi baterako erakusketen eta kultura dinamizatzeko programen bidez, itsas kulturan duen paper protagonista eta bere kanpo-posizionamendua indartuz.  Kultura-gobernantzan oinarritutako proiektu hau garatzeko lurraldeko eragile kultural eta sozialen ekarpenak eta iradokizunak kontuan hartuko dira.

Hurrengo hilabeteetan emango diogu hasiera obrak diseinatzeko eta egikaritzeko prozesu bati, eta 2018ko hasiera-aldera burutuko da prozesu hori “Euskal Itsas Museoa” deitutako museo berri batekin.

Informazio gehiago (GFA prentsa oharra)

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·