Europako Itsas Eguna ospatu dugu

diaeuropeomar_2017_um_web

Ostiralean, maiatzaren 19an, Donostiako Kaian Europako Itsas Eguna ospatu dugu eta Untzi Museoa egun honen anfitroia izan da.

Itsasoarekin loturiko erakunde desberdinak izan gara ospakizun honen partehartzaileak: AZTI, AQUARIUM, ALBAOLA FAKTORIA, NAVEGAVELA eta UNTZI MUSEOAK. Aurten lehenengo aldiz  kolaboratzaile berri bat izan dugu, LIFE LEMA proiektua. Europar proiektu honek Gipuzkoako eta Lapurdiko itsasaldean dauden itsas zaborrei aurre egiteko erronka du.  SAN PATRICIO eta SANTA TERESA ikastetxeetako 45 haurrek parte hartu duten ekitaldian.

EUROPAKO ITSAS EGUNA urtero ospatzen da eta bere xedea Europako biztanleek, txikienek batez ere, itsasoaren garrantziaz ohartarazteko eta kaleratzeko izango delarik. Aurtengo gaia itsas zaborrek sortzen dituzten arazoak azpimarratu nahi izan da. Haurrak Navegavelako Beti Aitxe  belaontzia bisitatu dute eta gero Untzi Museora gerturatu dira  “Itsas jostailuak” erakusketa ikustera. Honen ondoren plastikozko hondakinak mikroplastikoan bilakatzen diren eta guk jaten ditugun arrainetara nola iristen diren inguruko bideo bat ikusi dugu.

Bideoa ikusi ondoren 45 ikasleek egurrezko ontziak margotu dituzte eta ontzi hauei Life-Lema proiektuak jarraipena egingo die itsasaldiak eta haizeak nora eramaten dieten jakiteko. Ontzi bakoitza aurkitzerakoan zer egin behar den jakiteko grabatutako argibideak daramatzate.

diaeuropeomar_2017_um2_webdiaeuropeomar_2017_um3_web

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·