Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an Untzi Museoan


imd2017_euskara

Donostiako Untzi Museoak, Museoen Nazioarteko Museoen Egunerako datozen maiatzaren 18rako eta 21rako jarduera desberdinak antolatu ditu.

Maiatzak 18, osteguna

Ate irekien eguna

Bisitaldi  gidatuak“ Itsas Jostailuak” erakusketara  doako bisitaldi gidatua egingo da. Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude.

ICOMek aurtengo urterako  eman duen leloa hartuz –Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museotan esanezina esan- bisitaldi gidatuak.  Bertarn esklabotzari buruzko erreferentziak egingo dira. 

Bisitaldi gidatuak

  • 12:30etan elebiduna
  • 17:30etan, elebiduna.

Maiatzak 21, igandea

Ate irekien eguna.

  • 11:30etan eta 13:30etan: Museko hirugarren solairuan 1957. urtean Donostian filmatutako “Gente de Mar” dokumentalaren proiekzioa egongo da. Dokumental honek antxoaren arrantza-aldia Donostiako Portuan erakusten du.
  • 12:00-13:00: Plus 55ek Olatu Talkaren! Programaren barruan Untzi Museoko sarreran ipuin kontaketa egingo dute. Untzi Museoko atarian Aita Mariri buruzko kontaketak  eta arrantza munduko eta itsas-munduko istorioak kontatuko dituzte.
  • 13:00: “ Itsas Jostailuak” erakusketara  doako bisitaldi gidatua egingo da. Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·