Matxitxakoko borrokaren 80. Urteurrena (1937/03/05 – 2017/03/05)

cobb_matxitxako80

Hurrengo igandean, martxoaren 5ean, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutoak, Bermeoko Udalak eta Matxitxako Elkarteak antolaturiko Matxitxakoko borrokaren 80. urteurreneko oroimen ekitaldia garatuko da.

Eguerdiko 12etan izango da, Bermeon, Nestor Basterretxearen “Matxitxakoko guda” izeneko eskulturaren ondoan (Bermeotik Bakiorako bide zaharrean, Gaztelugatxerako sarreratik hurbil).

Eusko Jaurlaritzak Euzkadiko Gudontzidi Laguntzailea sortu zuela 80 urte bete ziren 2016ko urrian. Errepublikaren Armadari itsas trafikoa eta arrantza-lanak babesten laguntzeko eratu zen itsas armada hau. Bere ekintzarik garrantsitzuena 1937ko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturraren parean gertatu zen, Euzkadiko Gudontzidiko zenbait ontzik Canarias gurutze-ontzi frankistaren aurka borrokatu zutenean, Baionatik Bilbora zetorren konboia babetearren. 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·