Emakumeak eta itsasoa

emakumeak_kartela_web

2016ko urtarrilaren 29tik azaroaren 19ra

Museoak berak produzitutako aldi baterako erakusketa honek emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana jakinarazten dio jendeari, antzinatik itsas munduaren imaginarioan eta mitologian bete zuten lekua ahaztu gabe. Erakusketak gaiaren hurbilketa bat eskaintzen du, ikuspegi orokorretik abiatuta, baina arreta berezia jarriz Euskal Herriari dagokionez.

Emakumeen eta itsasoaren arteko harremana sakona eta modu anitzekoa izan da historian zehar. Itsaso ekonomiari dagokion esparruan emakumeek beren ahalegin eta antolakuntza ahalmenaren ekarpena egin dute mendeetan zehar. Beren lanak gizarte izaerako alor garrantzitsuak bete ditu komunitate arrantzale eta itsastarretan. Itsaso eginkizunetan emakumeen parte hartzearen garrantzia eztabaidaezina izanik ere, bere ekarpena aintzat hartzean, ordea, gabezia dagoela ezin da zalantzan jarri.

Antzinatik datozen, eta batzuek oraindik ere irauten duten, mito eta sineskeria ugarik bermatzen dute emakumeen lotura itsasoarekin. Taburik zabalduenetakoa emakumeek ontzi barruan ekar zezaketen zori txarrarena zen eta, hala ere, han zeuden XVI. mendean Ameriketara bidean abiatzen ziren itsasontzietan.

Laguntzaile bezala edo gizonezkoen arropaz jantzita –beren emakume izaera ezkutatzeko– edo, pirata legez bai eta ere, ibili dira emakumeak itsasoan. Ezin da ahaztu, ez eta ere, emakumeen parte hartzea ontzigintzako negoziotan, kortsario jardunean eta arrantzaldietan.

Emakumeen lana funtsezkoa izan da portuetan eta arrantzan. Portuetan batelari, zirgari eta kargaketari lana destajuz egiteaz gain, komunitate itsastarretan, etxe eta familiaren zaintza eta etxeko ekonomia batzen saiatzen ziren lan ezberdinekin: marisko lana, arrantzako arteen mantenua, arrainaren deskarga, enkantea eta salmenta, kontserba fabriketako eskulana...

Gizarte aldaketekin erronka berriak sortu dira emakumeek eragotziak zeuzkaten lan eta kirol jardueratara guztiz inkorporatzeko. Orain merkataritza nabigazioan eta armadetan daude; enpresa eta kofradien kudeaketan postu garrantzizkoetan daude eta bela, surf edo arraun lehiaketetan gogotsu hartzen dute parte.

Erakusketaren komisarioak José Mª Unsain eta Soco Romano dira, eta EHUko irakaslea den Olga Macíasen aholkularitza historikoa izan dute. Elena Odriozolak –Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala 2015– ere parte hartu du, berak egin baitu erakusketaren diseinu grafikoa.

Erakusketan grabatuak, margolanak, argazkiak, zinopariak, material arkeologikoa, jantziak, kartelak, liburuak, foiletoak, garaiko aldizkariak, panel informatiboak eta ikusentzunekoak ikusgai daude. Material hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko fondoetatik datoz hein handi batean, Koldo Mitxelenakoak edota Gordailuan gordetzen diren urteen zehar Untzi Museoak berreskuratu dituen materialak. Beste hainbat erakundek ere maileguan utzitako piezak daude: San Telmo Museoa, Bilboko Euskal Museoa, Kutxa Fundazioa, Arabako Arte Ederren Museoa, etab. Bilduma partikularretatik datozen obrak ere erakutsiko dira. Besteak beste, egile hauen obrak izango dira ikusgai: Aurelio Arteta, Julio Caro Baroja, Ramón de Zubiaurre, Darío de Regoyos edota Dora Salazar.

Erakusketa atal tematiko hauetan egituratzen da:

  • Itsaslaminak, birjinak eta sorginak
  • Emakumeak eta itsasontziak
  • Piratak eta kortsariak
  • Portuko lanak: batelariak, kargaketariak eta zirgariak
  • Arrantzaren inguruan
  • Itsasoko bainuak
  • Uretako kirolak

Erakusketa DSS2016EUko programazioko "Elkarrizketak" lerroaren barnean kokatzen da.

Erakusketak Kutxa Fundazioaren babesa du.

Difusiorako materiala

Liburua

emakumeakitsasoaportada_web

ZZ.EE 

Emakumeak eta itsasoa

Untzi Museoa, Donostia, 2016, 60. or., ir.

ISBN 978-84-617-4457-2

12 €

Argazki galeria

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·