Bakailaoaren arrantza, ur handiak

bakailaoakartela

2014ko abenduaren 16tik 2015eko abenduaren 13ra

Erakusketak, alde historiko, sozial eta ekonomiko batetik, bakailaoaren arrantzaren ikuspegi orokorra aurkezten du, euskal arrantzaleek XVI. mendetik gaurdainoko egindako jarduerari arreta berezia eskainiaz. Erakusketan Ternuako eta Ipar Atlantikoko uretan jasandako arrantzaleen bizitza gogorra eta arriskutsua azaltzen da, eta emakumeen parte-hartze aktiboa, lehorrean bakailaoaren arrantzaren funtzionamendurako ezinbesteko lanak garatuz: karga eta deskarga-lanak, arrainaren manipulazioa, komerzializazioa ...

Erakusketa hau agiritegi publikoetatik eta bilduma partikularretatik jatorria duten, inprimatutako eta eskuz idatzitako agiriez, marrazkiez, margolanez, grabatuez eta argazkiez osaturik dago. Honekin bat garaiko kartografia, ontzien modeloak, material etnografikoak, nabigaziorako tresnak, arrantza aparailuak, industria ondareko elementuak, etab. egongo dira

Erakusketan urteen zehar Untzi Museoak berreskuratu dituen bakailaoaren arrantzarekin zerikusia duten material baliotsuak ikusgai izango dira. Baita Gordailuan gordetzen diren PYSBE bakailao enpresatik datozen interes handiko beste pieza batzuk ere. Gainontzeko materialak beste zentroetatik –Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, San Telmo Museoa, Euskal Museoa (Baiona), Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa, Gipuzkoa Ozeanografia Fundazioa, Kutxateka, Musée de Fécamp, Museu Marítimo de Ílhavo (Portugal)– eta bilduma partikularretatik datoz.

Erakusketa atal tematiko hauetan egituratzen da:

  • XVI. mendea. Ternua, "Tierra de Vacallaos"
  • XVII.-XVIII. Mendeak. Geopolitika eta nazioarteko lehia
  • XIX. mendea. Arrantza modernoaren hasiera
  • Emakumeen lan isildua
  • XX. Mendea. Eraginkortasuna eta gehiegizko arrantza
  • Pasaia, bakailao portua
  • Bizitza gogorra eta arrisku handikoa
  • Balizko etorkizuna. Jasangarritasuna eta eraginkortasuna
  • Gastronomia. Momiaren transformazioa
  • Arrain guztiz onuragarria

Erakusketan ikusentzunekoak ere ikus daitezke, bakailaoaren arrantzaren inguruko lau dokumental:

Difusiorako materiala

Argazki galeria

Iharduera osagarriak

  • Bakailao munduko jendeari Omenaldia. 2015eko Martxoaren 19an bakailaoaren arrantzaren inguruan lan egin duten edo lanean diharduten emakueme eta gizonei Omenaldia egin zitzaien. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Udalak, Untzi Museoaren bitartez, antolaturiko ekimen hau Trintxerpen izan zen, Gipuzkoako bakailao portu nagusian, iharduera honi loturiko eraikina den Ciriza Etxean (Pasaia). Informazio gehiago.
  • Bakailao arrantzaren inguruko hitzaldiak Trintxerpen. Pasaiako Udalarekin lankidetzan.

  1. Apirilaren 22an: José Antonio Azpiazuren hitzaldia. "XVI. mendeko bakailao arrantzale pasaitarrak. Pasaia, altxor historikoa". Euskaraz eta gazteleraz.

  2. Maiatzaren 6an: Rosa García-Orellánen hitzaldia. "Pasaia eta Ternuako bakailaoaren industri arrantza. XX. mendean zeharreko ibilbidea". Gazteleraz.

  • Bisitaldi gidatuak eskainiko dira Pasaian, bakailao arrantzaren historia ezagutzera emateko bizirik dirauten aztarnetan oinarrituta: bakailao-enpresa zaharrak, Pasaia bakailao portua, etab. Itsas Gelarekin elkarlanean.   

Beste iharduera batzuk bakailaoaren inguruan

oarsoaldeaOarsoaldeak (Eskualdeko Garapen Agentziak) Bakailaoaren Hamabostaldia antolatzen du 2015eko maiatzaren 11tik 24ra: "Hitzordu gastronomikoa: bakailaoa protagonista duten menu eta pintxo bereziak, baita bere sekretuak ezagutzeko jarduera ugari ere". Informazio gehiago.


 

bodegonalejandroUntzi Museoaren eta Bodegón Alejandro jatetxearen arteko kolaborazio proiektua "Bakailaoaren arrantza, ur handiak" aldi baterako erakusketaren inguruan, bakailaoaren arrantzaren historia ezagutarazteko eta euskal sukaldaritzako errezeta tradizionaletako batzuk balioan jartzeko asmoz. Informazio gehiago.

Lankidetza honen esparruan liburuxka bat argitaratu da. Bertan bakailaoa osagai nagusia duten 6 errezeta biltzen dira eta baita hainbat pasadizo eta ohar historikoak bakailaoaren industriak gure historian izan duen garrantzia jakinarazten dutenak. Errezeta-liburuxka hau Bodegón Alejandro jatetxean eta Untzi Museoan lor daiteke.

Bideoa

BAKAILAO MUNDUKO EMAKUME ETA GIZONEI OMENALDIA

Bideo hau 2015eko martxoaren 19an, Ciriza Etxean (Pasaian), bakaila munduko emakume eta gizonei Omenaldian emititu zen. Hamar minutuko iraupena duen bideoa osatzeko bakailaoaren arrantzaren inguruko 147 irudi erabili dira. Bideo hau Batzuk partikularrek utzitakoak dira, eta gainontzekoak Untzi Museoaren bildumakoak dira. Argazki hauetako asko "Bakailaoaren arrantza, ur handiak" erakusketan ere ikus daitezke.

 
Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·