#KONTXA1918: Duela 100 urteko estropadak

20180822_kontxa1918_2_web

2018ko abuztuaren 29tik irailaren 11 arte

Joan den urtean hasitako egistamoari jarraipena emanez, #KONTXA1918 kultura proiektuk traineru estropaden ondare kulturala eta historikoa berreskuratu nahi du, eta ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmentzen ditu gertatutakoaren memoria historia berreskuratzearen bidez: kasu honetan duela 100 urteko Estropadak. Horrela, proiektuak 1918ko estropadak ikertu eta zabaldu nahi ditu.

Kontxako estropadak XIX. mendeak arrantzontzien arteko txapelketetan oinarritzen dira, eta formalki 1879tik aurrera ospatzen dira. Udako arraun denboraldiaren kirol ekitaldi nagusia dira gure hirian.

Milaka ikusle gerturatzen dira ikustera, eta berekin ditu zenbait tradizio: apustuak, pisutzea, kale zozketa edo kai aldeko eta Parte Zaharreko festa giroa. Testuinguru sozial horretan, festa eta itsas testuinguru horretan, Untzi Museoak eta Aquariumek, El Diario Vascoren eta Donostia Festaken lankidetzarekin, kultura balioak indartu nahi dituzte, eta beste proposamen interesgarri batzuk egin nahi dituzte, kaiko eragile aktiboak direnez gero.

#KONTXA1918k lau ekimen nagusi ditu:

Abuztuak 29>Irailak 11 > Untzi Museoko kanpoko fatxadan jarriko den panel baten bidez, jakitera eman nahi da zer gertatu zen 1918ko estropadetan. Argazkiak jarriko dira, garaiko egitaraua eta Gipuzkoako prentsaren artikulu batzuk.

Abuztuak 29>Irailak 10 >  Aquariumean, Donostiako “Koruko-Amabirjiña” traineruak 1918ko irailaren 15an Kontxako uretan irabazitako bandera ikusteko aukera izango dugu. Jatorrizko bandera bitrinaren barruan erakutsiko da Aquariumeko sarreran. Banderarekin batera, traineruko patroia izan zen Quiricoren erretratua eta bizitzan parte hartu zituen estropaden denbora adierazten duten orla bat ikusgai edukiko dugu Joseba Bontigi familiak eta Maria Jesus Bontigi Zubiaurrek egindako donazio bati esker.

Irailak 3>9 > ARRAUN ASTEA egitarau honekin:

  • Abuztuak 5/18:00etan > 50. Eta 60. Hamarkadako Kontxako Estropadako  aurraunlarien oroitzapenak. Liburutegi Nagusiko Kriptan (San Jeronimo). BIDEOA
  • Abuztuak 6/19:00etan > Arraun munduko pertsona garrantzitsuari  elkarrizketa irekia. Aquariumeko Auditoriumean. BIDEOA
  • Abuztuak 7/19:00etan > Emakumeak Kontxako Estropadan. Aquariumeko Auditoriumean. BIDEOA 
  • Abuztuak 7 > Hitzaldia bukatutakoan portuko ranpan, Eusko Label etxearen eskutik pintxoak eta musika talde bat edukiko dugu. 

Sarrera libre izango da lekua bete arte ekitaldi guztietan.

Irailak 7 >  Ciaboga aldizkariaren 2. Zkia. banatuko da El Diario Vascorekin, 1918ko gertakizun historikoak biltzen dituena.

Irailak 9 > Untzi Museoak bere kanpaia joko du, berriki martxan jarritako “Itsasoko oharrak” egitasmoarekin bat eginez, eta Kontxako estropadetan irabazleak suertatzen diren traineruen omenez “Irabazle kanpaia” entzun ahal izango da.

Difusio materiala

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·