Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa

20180601-ugarte_

2018ko ekainaren 8tik irailaren 30 arte

Erakusketa honen bidez, Untzi Museoak Ricardo Ugarte Zubiarrainen ekoizpen artistikoaren zati bat biltzen du, itsasoari lotutako obraren zati bat, zehazki.

ITSASOA, unibertso alegoriko aberats baten gisan, beti egon izan da presente Ricardo Ugarteren obran. Erakusketa honetan, eskultura eta obra grafikoen bidez, Pasaiako eskultoreak kontakizun bat osatzen du askotariko itsas elementuekin: mutiloiak, aingurak, txopa gazteluak, brankak, belak, etab. Bilduma honetan, espresioaren soiltasuna gailentzen da, sintesian eta neurritasunean oinarritutako sorkuntza prozesuaren emaitza gisa. Joera hori landu izan du artistak bere ibilbidean osoan, hainbat diziplinatan.

“RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN. Itsasbide eskultorikoa” erakusketarekin batera argaitaratu den liburuak, itsas gaietako obrak jasotzen ditu eta baita artista beraren kontaketa ere. Erakusketa Donostiako portuan eta Museoko kanpokaldean jarri diren bi eskultura handirekin osatzen da. 

Proiektu honetan Kutxa Fundazioaren laguntza izan dugu, eta erakunde honekin kultura dinamizazio jarduerak antolatuko ditugu Donostia Ezagutu egitasmoaren barruan. 

Liburua

20180529-ugarte_libro

ZZ.EE 

Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa

Untzi Museoa, Donostia, 2018, 64. or., ir.

ISBN 978-84-09-01764-5

7 €

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·