Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763

munoa_kartela_web

2017ko abenduaren 22tik 2017ko maiatzaren 27ra

Untzi Museoak RAFAEL MUNOA artista donostiarraren inguruko erakusketa garatu du. 1763an Getaria eta Zarautz arteko uretan gertatutako bi baleen harrapaketa irudikatu zuen artistak 9 horma-irudi piktorikoren bidez, eta horixe jasoko du erakusketak.

Espresionismotik abiatuta kolorearen erabileran, eta irudien dinamismoari eta emozio eta sentimenduak transmititzeko duen gaitasunari esker, balearen arrantzako egiazko eszena baten barruan kokatzen du ikuslea MUNOAK.

Obrak Getariako Udalaren jabetzakoak dira eta gertaera historiko horren bigarren mendeurrena zela-eta egin ziren, gertaera horrek bi herrien eskifaien arteko auzi latz bat ere eragin zuela ahaztu gabe.

Jarduera programa

Bisita gidatuak erakusketara:

  • Asteartetik ostiralera, taldeei zuzenduak. Talde bakoitzaren beharretara egokitutako bisitaldiak. Iraupena: 60 minutu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Doako tailerrak:

  • Famili tailerra “Egin zure balea”. Martxoak 24, larunbata / 16:30-18:30

Iraupena: 120 min. Hizkuntza: Jarduera elebiduna. Plaza mugatuak: 30 pertsona. 

5 urte gorako haurrak dituzten familiek egurrezko balea lijatu, osatu eta dekoratuko dute, gero etxera eramango dutena. Jarduera “Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763” erakusketaren bisitarekin osatuko da. 

Jarduera hau Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen programazioaren barne eskaintzen da.

  • Famili tailerra “Moila eraikiz”. Otsailak  17 , martxoak 17 eta apirilak 7, larunbatetan / 17:00-18:30

Iraupena: 90 min. Hizkuntza: Jarduera elebiduna. Plaza mugatuak; 30 pertsona. Erreserba otsailak 10, martxoak 10 eta apirilak 5a baino lehen egin behar da, hurrenez hurren.

5 urte gorako haurrak dituzten familiek Donostiako moila eraikiko dute ebakigarri eta margoturiko panelen bidez, Jone Lizarraldek gidaturiko tailerretan. Eraikitze prozesua hiru egunetan egingo da. Familia bakoitzak tailer bakar batean parte hartu ahal izango du. 

Doako hitzaldiak:

  • "Rafael Munoa eta bere obra". Martxoak 16, ostirala / 19:00

Hitzaldia Iñaki Moreno Ruiz de Eguinoren eskutik.

Iraupena: 60 min. Hizkuntza: Gazteleraz. Sarrera librea, lekua bete arte.

  • "Bale ehizaren inguruko liskarrak, 1763 eta 1878 urteetako gertaerak". Apirilak 15, igandea / 11:30

Bisitak komentatuak Untzi Museoaen eta Aquariumen Xabier Alberdi Lonbide eta Alex Larroderen eskutik. Untzi Museoan “Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763” erakusketa, eta Aquariumen 1878an harrapatutako balearen hezurdura oinarri hartuta, bale arrantzaren jarduerak eragindako euskal kostaldeko herrialdeen arteko liskarren inguruan arituko dira.

Iraupena: 90 min. Hizkuntza: Jarduera elebiduna. Plaza mugatuak: 25 pertsona. Erreserba apirila 11a baino lehen egin behar da. 

(*) Oharra: Untzi Museoa itxita izango da otsailaren 19tik martxoaren 10 arte, beheko solairuen erakusketa aldaketagatik. 

    Contacto

    Museoa bisita ezazu

    Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

    Igande eta jaiegunetan:
    11:00etatik 14:00etara.
    16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

    Abenduaren 24 eta 31ean:
    10:00etatik 14:00etara

    Astelehenetan itxita.
    Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

    Ordutegia, tarifak, taldeak...

    Facebook Youtube Twitter Flickr

    Untzi Museoa - Museo Naval
    Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
    Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
    E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

    gipuzkoa.net
    © 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·