Euskal Itsas Museoaren bidean

eim3Del 11 de octubre al 10 de diciembre de 2017

Inauguratu zenez geroztik 26 urte igaro direnean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak Untzi Museoa indartu nahi du, eta horretarako berritu egingo du ekipamendu irekiagoa izan dadin, kultura hedatzeko eginkizunean aktiboagoa eta jendearengandik hurbilagoa.

Horrela, Museoak sozializazio espazioa diseinatu du, lurraldeko kultura-agenteei eta herritarrei Euskal Itsas Museo berriaren diseinuaren berri emateko eta kanpo-harremanen sare bat osatzeko, hartara Museoa erreferentzia izan dadin euskal itsas historiari eta kulturari lotutako ekimenen artean.

Bertan, berritze integralaren proiektua aurkezten da, diskurtso, erronka eta helburu berrietan oinarrituta eta eskariarekin eta jakintza transmititzeko egungo moduekin bat etorriz, ekipamenduen izena aldatzea barne: Euskal Itsas Museoa.

Horrez gain, museo berriaren formulazioari buruzko laneko materiala argitaratu da eta galdeketa bat biltzen du. Horren bidez, Museoaren etapa berri honen definizioan gurekin elkarlanean aritzeko interesa duten pertsonen iritziak, ikuspuntuak eta kontakizunak bildu nahi ditugu.

Kultura programa

  • urr.11/abe.10: Bisita komentatuak erakusketara. Asteartetik ostiralera, taldeei zuzenduak. Taldeen beharretara egokitutako bisita gidatuak. Iraupena: 60 minutu. Erreserba aldez aurretik.

Difusiorako materiala

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·