Elkano, bere oroimena berreskuratuz

elcano_web

2017ko urriaren 11tik 2018ko otsailaren 2ra

Juan Sebastian Elkanoren Lehen Mundu Biraren IV. Mendeurrenarengatik monumentu handi bat eraikitzeko Miguel Martin Fernandez de la Torre arkitekto kanariarraren proiektuari buruzko erakusketa. Proiektu hau 1921ean antolaturiko lehiaketaren garailea izan zen, baina ez zen sekula gauzatu. 

Juan Sebastian Elkano nazioartean ezezaguna zela jakitun, 1920an Lehen Mundu Biraren IV. Mendeurrenaren Batzarrak lehiaketa bat antolatu zuen, Getariako (Gipuzkoa) San Anton mendiaren tontorrean monumentu handi bat eraikitzeko asmoarekin.

Miguel Martín Fernández de la Torre (Kanaria Handiko Las Palmas, 1894-1980) arkitekto arrazionalistak egin zuen proiektu irabazlea, bere anaia Néstor (Kanaria Handiko Las Palmas, 1887-1938) pintore modernista eta sinbolistarekin elkarlanean, baina proiektua ez zen sekulan gauzatu.

Omenezko monumentu-proiektu horren plano eta figurazioen bilduma zoragarriak arkitektura-sintesiko ereduak proposatzen ditu, estilo-ezaugarri erregionalistez hornituak, eta aldez aurreko estudio bat garatzen du eskualdearen berezko materialen eta paisaian duten eraginaren inguruan.

Hamarkada luzetan obra horiek ahaztuta egon ziren, abandonatuta. Kalte larriak jasan zituzten, eta batzuk lapurtu ere egin zituzten. Obra gehienak orain bost urte aurkitu ziren, eta jatorrizko handitasuna berreskuratu dute Getariako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sustatutako zaharberritze espezifiko bati esker.

Koadro baten zaharberritzea

Erakusketan zehar, bildumatik hasiera batean lapurtu zuten pieza bat zaharberritu egingo dute museoan bertan, bisitarien aurrean. Museoaren webgunearen bitartez zaharberritze prozesuaren fase ezberdinak jarraitu ahal izango da. +info

Mikromezenasgo-kanpaina baten bidez (crowdfunding) finantzatuko dira zaharberritze-lanak. Parte hartu nahi duten pertsona guztien ekarpen sinboliko guztiek balio komunitario handia dakarte, nabigatzaile handiaren oroimena berreskuratzeko prozesuaren aberasgarri izanik Lehen Mundu Biraren V. Mendeurren hurbilaren testuinguruan. VERKAMI (http://vkm.is/elcano) plataformaren bitartez edo museoan bertan dohaintzaren bidez egin daitezke. Ekarpena librea da eta edozein zenbatekoa izan daiteke.

Kultura programa

Bisita gidatuak erakusketara:

  • Asteartetik ostiralera, taldeei zuzenduak. Talde bakoitzaren beharretara egokitutako bisitaldiak. Iraupena: 60 minutu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Koadro baten zaharberritzea in situ:

  • urr.12/aza.4: ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan, proiektuaren bozeto baten zaharberritze lanak erakustaretoan, publikoaren aurrean, Marta Gatell paper zaharberritzailearen eskutik.

Tailerrak:

  • urr.28/17:00etan: zaharberritze tailerra 6 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat. Marta Gatell zaharberritzaileak zuzendurikoa. Jarduera hau Hip-Hip Urri! programaren barruan eskaintzen da. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Prezioa: 3 € familiako  (2 € Museoaren familia txartelarekin).
  • aza.4/17:00etan: zaharberritze tailerra publiko helduarentzat, Marta Gatellen eskutik. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 2a baino lehen egin behar da. 
  • aza.25/17:00etan: marrazketa tailerra familientzat, Mikel Leozek zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 22a baino lehen egin behar da. BETETA.
  • abe.16/17:00etan: kaligrafia tailerra familientzat, Idoia Larrañaga Fachado ilustratzaileak zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Erreserba abenduaren 13a baino lehen egin behar da. Izena ematea.

Doako hitzaldi ibiltariak:

  • aza.5/11:00etan: "Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko ontzigintza eta Orioko ontziolak", hitzaldi ibiltaria Orion. Lourdes Odriozolren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz. 
  • aza.12/11:00etan: "Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak", hitzaldi ibiltaria Zumaian, Iosu Etxezarraga Ortuondoren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz. 
  • aza.19/11:00etan: "Elkanotarren senitarteko zarauztarrak", hitzaldi ibiltaria Zarautzen., Xabier Alberdi Lonbideren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz. 
  • aza.26/11:00etan: "Azter dezagun Getariako Elkanoren monumentua",  hitzaldi ibiltaria Getarian, Ismael Manterola Ispizuaren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz.  
  • abe.3/11:00etan: "Elcanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian", hitzaldi ibiltaria Aian, Borja Aguinagalde Olaizolaren eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera euskaraz.

Difusiorako materiala

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·