Itsas jostailuak

itsasjostailuak1_detalle

2017ko otsailaren 16tik irailaren 24 arte

Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude. 

Jostailuek munduan barneratzen laguntzen diete umeei. Jostatzeko eta dibertitzeko tresnak izaten dira, baina, aldi berean, trebetasun eta gaitasun fisikoak, intelektualak eta sozialak garatzeko ere bai. “Jostailuak hazten laguntzen die umeei, jolas giroan beren burua garatzen eta esperimentatzen; jolasaren atsegina motibagarri ezin hobea baita umeen berezko gaitasunak sustatzeko” (Gonzalo Jover, Haurren Jolasaren Behatokiaren zuzendaria).

Jostailuen bilakaerak denboran zehar izandako aldakuntza sozialak, politikoak, kulturalak eta teknologikoak islatzen ditu. Hala, bisitariak egurrezko jostailu klasikoak ikusi ahal izango ditu –egurra gizadiaren hastapenetatik erabili izan da jostailuak egiteko–; baita latorrizko jostailuak –latorria Espainian XIX. mendearen amaiera aldean hasi zen erabiltzen jostailugintzan–; eta, nola ez, plastikozko jostailu asko ere, 1949an sortu baitziren plastikozko lehenbiziko jostailuak.

Jakina, jostailuzko itsasontzi asko daude ikusgai erakusketan. Belaontziak, merkataritzarako lurrunontziak, transatlantikoak, aisialdirako ontziak, gerraontziak, eta abar. Denetarik dago ontzi horien artean: erlojuzko edo bestelako propultsio mekanismoak dituztenak, haizearen indarrez mugitzen diren belaontziak edo eskuz bultzatzekoak; sofistikatuak edo apalak, baina denak ere ilusio sortzaileak. Bestelako jostailu batzuk, berriz, hondartzan edo urpean jolasteko dira, edo irudimenaz urruneko itsasoetara eramango gaituzten  mahai-jolasak, edo itsas abenturak jokatzeko kartoizko antzoki zoragarriak. Erakusketak, azken batean, aukera emango digu itsas jostailuen bilakaera ezagutzeko eta jostailuek garaian garaiko pentsamoldearekin, imajinarioarekin eta kulturarekin izan duen harremanaz jabetzeko.

Erakusketa atal tematiko hauetan egituratzen da:

  • Belak zabalika!
  • Lurrunontziak
  • Itsaspeko mundua
  • Hondartzara! Hondartzara!
  • Aisialdirako ontziak
  • Transatlantikoak
  • Kartoi-antzokia
  • Gerra da!
Difusiorako materiala

Argazki galeria

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·