Euskal kostaldea Feillet ahizpen lanetan

feilletkartela

Zumalakarregi Museoarekin elkarlanean

Euskal Herriko itsasbazterreko herrietako ibilbidea, XIX. mendean Hélène eta Blanche Feilletek egindako litografia, akuarela, olio-pintura, marrazkia eta zirriborroen bidez.

"Euskal kostaldea Feillet ahizpen lanetan" erakusketa birtuala

Feillet ahizpek egindako 100 obren bilketa. Bertan Baiona, Miarritze, Kanbo, Donibane Lohitzune, Ziburu, Sokoa, Irun, Hondarribia, Lezo, Errenteria, Pasaia, Donostia, Mutriku, Ondarroa, Bilbao eta Bermeoko paisaiak eta eszenak irudikatzen dira. Bilduma ezberdinetako obrak dira, besteak beste, zentro hauetakoak: Baionako Euskal Museoa, Baionako Mediateka, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Untzi Museoa.

Zumalakarregi Museoarekin lankidetzan. "Hélène eta Blanche Feillet: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" (Zumalakarregi Museoa, 2015eko martxoak 6 – irailak 4) aldi baterako erakusketaren osagarri gisa sortzen da erakusketa birtual hau.

Hélène Feillet (1812-1889) eta Blanche Feillet (1815-1886) ahizpak Parisen jaio ziren baina gaztetatik Baionan bizi izan ziren, 1834an bertan kokatu ondoren. Pierre Feillet litografoaren alabak ziren eta Parisko pintura saloietan olioak aurkeztu zituzten. Baina, batez ere, Euskal Herriko paisaien ikuspegi erromantikoa eta –neurri txikiagoan– jantzi eta ohiturak irudikatzen dituzten eszenak eskainiz egindako estanpa litografiko ugariengatik egin ziren ezagunak.

Blanche Feilletek bere aita ordezkatu zuen Baionako Marrazki Eskolako zuzendaritzan, 1778. inauguratua Frantziako zaharrenetakoa zen. Blanche, Charles Hennebutte Baionako inprimatzaile eta argitaratzailearekin ezkondu zen 1844ean. Charles Hennebuttek Baiona-Donostia ibilbidearen informazio turistikoa ematen zuen gidaliburua eta euskal kostaldeko eta Behe Pirinioetako ikuspegiak eskaintzen zituzten albumak argitaratu zituen. Bi ahizpek argitalpen hauen ilustrazioak burutu zituzten.

descriptiontxikiguideduvoyageurtxiki    

Guide du voyageur de Bayonne a St-Sébastien, Charles Hennebuttek argitaratua Feillet ahizpen ilustrazioekin, [185-]. Koldo Mitxelena Kulturunea bilduma.

Description des environs de Bayonne et de Saint-Sébastien (France et Espagne: Album des deux frontières),Charles Hennebuttek argitaratua Feillet ahizpen ilustrazioekin, [185-]. Koldo Mitxelena Kulturunea bilduma.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·