Koadro baten zaharberritzea

crowdfunding

"Elcano, bere oroimena berreskuratuz. 1921eko monumentuaren proiektua" erakusketan, bildumatik hasiera batean lapurtu zuten pieza bat zaharberritu egingo dute museoan bertan, bisitarien aurrean. Zaharberritze lanak Marta Gatell zaharberritzaileak egingo ditu urriaren 12tik azaroaren 4a arte, osteguna, ostirala eta larunbatetan, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin (10:00-14:00 / 16:00-19:00). 

Mikromezenasgoko kanpaina

verkami1

Mikromezenasgo kanpaina baten bidez (crowdfunding) finantzatuko dira zaharberritze-lanak. Parte hartu nahi duten pertsona guztien ekarpen sinboliko guztiek balio komunitario handia dakarte, nabigatzaile handiaren oroimena berreskuratzeko prozesuaren aberasgarri izanik Lehen Mundu Biraren V. Mendeurren hurbilaren testuinguruan. VERKAMI (http://vkm.is/elcano) plataformaren bitartez edo museoan bertan dohaintzaren bidez egin daitezke. Ekarpena librea da eta edozein zenbatekoa izan daiteke.

Zaharberrituko den koadroaren ezaugarriak

FITXA TEKNIKOA: Izenburua: Juan Sebastian Elkanoren monumenturako zirriborroa. Urtea: 1921. Neurriak: 103 x 143 cm. Teknika: Papera mihisean. 

DESKRIBAPENA: Getariako ikuspegi orokorra. San Anton mendi gainean Juan Sebastian Elkanoren omenezko monumentu monolotikoa ikusi daiteke. 

OBRAREN EGOERA: Zikinkeria oro har. Koadroaren atzealdearen eta trazuaren artean kolore-kontrastea asko galdu da.  Hautsak, hezetasunak edota onddoek sorturiko orbanak.  Garraioak edo gordailuak sorturiko zarturikoak. Xilofagoek mihisean eta paperean eginiko zuloak. Piezaren kontserbazio-egoera txarra da.  

Zaharberritze prozesuaren faseak

1. AZTERKETA ETA NEURRIAK

2. TEST

3. GAINAZALEKO 1. GARBIKETA MEKANIKOA

4. DESMUNTATZEA

5. GARBIKETA MEKANIKOA, ORBANEN EZABAKETA

6. DESINFEKZIOA

7. URETAKO GARBIKETA

8. DESAZIDOTZEA

9. LISOTASUNA

10. MATERIAREN BERRINTEGRAZIOA: TXERTAKETA

11. BERRINTEGRAZIO KROMATIKOA

12. BASTIDOREAREN TRATAMENDUA

13. ENMARKATZEA

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·