Tipologia

Bilduma osatzen duten objektuen tipologia oso aberatsa izanik, atal hauek zehaztu dira:

ZIENTZIA ETA TEKNIKA: astronomia nautiko, nabigazio eta maniobra tresnak, besteak beste.

ARKEOLOGIA: Museoak, bere funtsen artean, urpeko material arkeologien bilduma bat du (zeramika, metala, harria). Toki askotatik helduak dira, eta kronologia zabala hartzen dute. +info

ANTROPOLOGIA:

  • Etnografia: Arrantzaren eta erriberako ontzigintzaren arloetako material etnografikoetan bilduma garrantzitsua du Museoak. +info
  • Itsasontziak: 1991n, Museoak ontziak biltzeko plan bat jarri zuen abian, hain zuzen euskal kostaldeko laneko eta laketeko ontzien lagin adierazgarri bat osatu ahal izatearren. Tipologia, ezaugarrien eta neurrien ezberdinetako itsasontziak Navalaldean daude gordeta. 2009an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak Museoak berreskuratutako zenbait itsasontziren zaharberritzea bultzatu zuen. +info

ARTEA:

  • Second Canvas: Museoaren bildumako 11 lan piktorikoen inguruko proiektua. Obrak bereizmen oso handiaren teknologiaren bidez ikus daitezke, xehetasun txikienak ere atzeman daitezkelarik. Irudiek storytelling-ak badituzte, irudikatzen den eszenaren inguruko informazioa eskeintzen dizkiguten kontakizunak, beti ere itsas historiaren ikuspuntutik. +info
  • Baporeen erretratuak: Museoak bilduma interesgarria osatu du ontzien erretratuekin. Horietan zehar ibilbidea eginez, Antzinako Erregimeneko ontzi zaharretatik berri samarrak ditugun arrantzarako txalupetaraino irits gaitezke. Bildumaren parte bat baporeen irudiek, XIX.-XX. mendeko merkantzia ontziak dira gehienak, eta ontzi militarrek osatzen dute. +info
  • Urazandi etxeko ateburua (XVI. mendea): Urazandi etxea (Mutriku), Deba ibaiaren bokalean kokatua, eraitsi egin zuten 1989an izandako sutearen ondotik, baina ate nagusiaren gainean jarrita egondako erliebea, ontzi bat irudikatzen duena bera, Museoko bildumen parte dugu gaur egun. +info

FUNTS DOKUMENTALAK

  • Kartografia: Untzi Museoaren bilduma kartografikoa XVI. eta XX. mende arteko gai desberdineko 162 dokumentu kartografikoz dago osatuta (karta nautikoak, mapak, planoak). Bilduma hau oso aberatsa da eremu geografikoaren aldetik. Bilduma ikertuta eta katalogatuta dago eta webgunearen bidez kontsulta daiteke. Kontsulta itzazu.
  • Grabatuak: Grabatuen bilduma 600 dokumentuz osaturik dago. Hauen artean Euskal Herriko kostaldea, portuak eta itsasaldeko herriak irudikatzen dituzten eta XVI. eta XX. mende bitartekoak diren 170 agiri daude, Museoaren webgunearen bidez kontsultatu daitezkenak. Kontsulta itzazu.
  • Manuel Agote funtsa: Manuel Agote (1755-1803) Filipinetako Errege Konpainiaren ordezkariaren eskuizkribuak, egunkariak, marrazkiak eta mapak. Balio handiko iturria dira Ekialdeko Asiarekin, eta batez ere Txinarekin, XVIII. mendean ziren harremanen berri izateko. Kontsulta itzazu.
Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·