Itsasontziak

1526um_mararosario

1991n, Museoak ontziak biltzeko plan bat jarri zuen abian, hain zuzen euskal kostaldeko laneko eta laketeko ontzien lagin adierazgarri bat osatu ahal izatearren. Horrela, Museoak dagoeneko 36 ontzi bildu ditu, eta horietako batzuk Pasaiako Ontzigunen daude gaur egun ikusgai.

2009an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak Museoak berreskuratutako zenbait itsasontziren zaharberritzea bultzatu zuen:

  • Albaola Elkarteak lau ontzi txikiren zaharberritzea egin zuen: PíoMaría Rosario eta Antxeta batelak, eta Eguzkiñe motorra.  
  • Olabe Ontziolako teknikariek lau itsasontzi zaharberritu zituztenGermancho itsasbazterreko arrantza ontzia, 1950ekoa; Urumea ibaiko ala bat, 1940 inguruan eraikia; Juan María legatzale edo legatzetarako ontzia (Hondarribian 1965ean eraikia); eta Bidasoko gabarra bat, 1900 inguruan eraikia.

Zaharberritze lan horiek lagundu egin zuten itsasontzi horiei buruzko azterketa bat egiten.

Jarduera horien ildoari jarraiki, Iñaki Olaizola eta Juan Pablo Olaberria ontzi ingeniariei eman zitzaien Trinido ontziari buruzko azterketa bat egiteko lana; Trinido Donostiako portuko baxurako arrantzarako ontzi bat da, 30eko urteetan eraikia eta Untzi Museoak berreskuratua. Lan hori Itsas Memoriaren 6. zenbakian atera zen argitara:

Jaizkibel draga. Ondarearen babesaren arloan, adierazi behar da, halaber, Museoaren gestioek eragotzi zutela Jaizkibel draga desegitera eramatea; horren ondotik, eta beste zenbaitekiko elkarlanean, Kultur Ondasun kalifikazioa lortu zuen ontziarentzat, Monumentu kategoriaz. 2010ean hasi ziren zaharberritze lanak Pasai San Pedroko Ondartxo ontziola zaharreko ontzitegi-organ

Informazio gehiago:

  • “En torno a la draga Jaizkibel”, Luis Javier Escudero Domínguez. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 6, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia, 2009, 331-342 or.

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·