Manuel Agote funtsa

Manuel Agote, euskal ilustratua Ekialde Urrunean

dibujoagoteManuel Agote Bonetxea (Getaria, 1755-Getaria, 1803) 24 urte zituela hasi zen Atlantikoan, Indiako Ozeanoan eta Pazifikoan zeharreko itsas merkataritzako bidaietan Ustariz, San Gines y Cía. merkataritza etxearekin. 1787an Kanton eta Makaora bidali zuten, Filipinetako Errege Konpainiaren Txinako lehen ordezkari gisa. 1779 eta 1798 bitartean erredaktatu zituen egonaldi eta nabigazio egunkarietan, kultura zabaleko eta behaketarako ahalmen handiko gizona ageri zaigu. Eta Ekialde Urrunari buruzko begiradaz ez zen merkataritza arlora mugatuko. Halaz, idatzi zuenak oso interes handia du, halaber, ikuspegi politiko, antropologiko eta kulturaletik.

Bere bidaietan, Agotek oso kartografi lan aipagarria egin zuen, eta Pazifikoko hainbat uharte, kostalde eta hiriren planoak edo profilak egin zituen. Marrazkilari eta akuarelista bikaina izan zen gainera, eta interesgarri iritzi zion guztia xehetasun handiz ilustratu zuen.

Untzi Museoan gordeta dauden Manuel Agoteren eskuizkribuak, marrazkiak eta mapak oso balio handiko iturria dira Ekialdeko Asiarekin, eta batez ere Txinarekin, XVIII. mendean ziren harremanen berri izateko.

Agoteren Egunkariak

Agoteren marrazkiak

Museoaren argitalpenak

Museoak Manuel Agoteren eta bere egunkarien inguruko ikerketa bultzatu du. Gehiago jakiteko:

Ikonografia gehiago:

Museoaren aldi baterako erakusketa


 

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·