Emakumeak eta itsasoa

emakumeakitsasoaportada_web

ZZ.EE.:

Emakumeak eta itsasoa

Untzi Museoa, Donostia, 2016, 60 or., 86 ir.

ISBN 978-84-617-4457-2

12,00 €


Emakumeen eta itsasoaren arteko harremana sakona eta modu anitzekoa ageri da historian zehar. Mito zaharrenetatik hasi eta itsasoarekin lotutako jarduera eta sineskeria bitxienetaraino biltzen ditu bere baitan. Itsasoko ekonomian emakumeak izan duen eginkizuna, guztiz garrantzikoa izanik ere, bere lanaren ikuskatzea eta aitortzea lanbide eta arketipo gutxi batzuetara mugatu da. Duela gutxi arte itsas ikerketarako perspektiba androzentriko nagusiak bigarren planora baztertu ditu emakumeak, beren eginkizunak gizonek betetzen zituzten lanekiko osagarri huts edo kolaborazio gisa bereiziz.

Liburuan (60 orrialde eta 86 irudi duen euskara-gaztelera edizio elebiduna) EHUko irakaslea den Olga Macíasen aholkularitza historikoa izan dugu. Elena Odriozolaren –Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala 2015– laguntza ere izan dugu, bereak baitira hainbat ilustrazio eta maketazioa. Untzi Museoan 2016ko urtarrilaren 29tik azaroaren 20a arte ikusgai egon den "Emakumeak eta itasoa" aldi baterako erakusketa osatzera dator.

Liburuaren aurkibidea

  • Aurkezpena
  • Emakumeak eta itsasoa. Sarrera

  • Itsaslaminak, birjinak eta sorginak

  • Emakumeak eta itsasontziak

  • Piratak eta kortsariak

  • Portuko lanak: batelariak, kargaketariak eta zirgariak

  • Arrantzaren inguruan

  • Itsasoko bainuak

  • Uretako kirolak

  • Bibliografia

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·