Euzkadiko Gudontzidia (1936-39)

euzkadiko_gudontzidiaPARDO SAN GIL, Juan

Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euskadi (1936-39) 

2. ed.

Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia, 2008, 286 or.

ISBN 978-84-930344-0-5

15 €

 

 

 

 2. argitalpenari hitzaurrea

Donostiako Untzi Museoak "Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi" erakusketa antolatu zuen 1998an. Erakusketaren asmoa itsas armada berezi baten historia ezagutzera ematea zen. Eusko Jaurlaritzako Defentsa Kontseilaritzak sortu zuen gerra zibilean, Armada Errepublikarrari bere itsasaldeko trafikoa eta arrantza jarduera babesten laguntzeko, baita euskal portuetarako sarrerak minetatik garbi izateko ere. Erakusketaren ernalketan Juan Pardo San Gilek parte hartu zuen. Gai honen inguruko aditu hau izan zen orain Museoak, ukitu xume eta gehitutako argazkiekin, berrargitaratzen duen liburuaren egilea.

Bai erakusketa bai liburua ekarpen paregabeak izan ziren artilleriaz hornitutako bakailao-ontzien eta Canarias gurutzontziaren arteko batailari lotutako ospe mitikoan bilduta zegoen itsas armadaren historia ezagutzera emateko. Aldi berean, erakusketa eta liburua omenaldi bat izan ziren itsas armadako kideentzat, jatorri eta ikuspegi ideologiko oso ezberdinetako gizon-emakumeentzat; denek bat egin zuten altxamendu totalitario eta atzerakorrari aurre egiteko. Aintzatespen horren beharra agerian geratu zen, 2000ko abenduan, bizirik atera ziren Gudontzidiko kideek eta beren senideek Matxitxako Elkartea sortu eta bere egoitza Untzi Museoan ezarri zutenean.  .

Soco Romano Aguirre  eta José María Unsain Azpiroz
Untzi Museoko zuzendaritza kideak

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·