Martínez de Rekalde y Larrinaga, Juan (Bilbo, 1538?-A Coruña, 1588)

recalde

Almirante jenerala eta itsasontzigilea. Bizkaiko ontzitaldean ibili zen eta Indietako ontziteriaren babesean parte hartu zuen. 1572. urtean, Herbehereetako gobernadore jeneral berri izango zen Medinaceliko dukea Flandesera eramatekoa zen ontzidia eta bere gudalosteak gidatu zituen. 1583. urtean, bere ontzitaldearekin batera, Azore irletara joan zen espedizioan. Gero, Irlandan ihardun zuen katolikoei lagunduz. Itsasontzigintzaren alorrean ere nabarmendu zen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako errege-ontzien eraikuntza zuzenduz eta gai horri buruzko zenbait lan idatziz. 1588. urtean, Bizkaiko ontzitaldearen buruan zelarik, "Itsas-Armada Garaitezinari" batu zitzaion Medinasidonia duke ezdeusak gidatzen zuen espedizioko bigarren buruzagi eta almirante jeneral bezala. Hondamendiaren ondoren A Coruñara iristea lortu zuen Rekaldek, baina kanpainaren nekeak heriotza ekarri zion handik gutxira.

[PARDO SAN GIL, Juan: "Euskal Herriko itsastarren hiztegi laburra", ZZ.EE.: Itsas aurrean. El País Vasco y el mar a través de la historia, Untzi Museoa, Donostia, 1995, 206. or.]

Museoaren argitalpenak

recalde2

Rekalde almirantearen erretratua, Alvaro Alcalá Galianok 1923an margotuta. Bizkaiko Foru Aldundia.  

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·