Ferrer Cafranga, José Joaquin de (Pasaia, 1763-1818)

ferrer

Astronomo eta geografoa. Caracaseko Erret Konpainiaren ontzi batean zihoalarik, ontzi ingeles batzuk preso hartu eta lngalaterrara eraman zuten. Aske utzi ondoren, geografia eta matematikazko ikasketak bertan burutu zituen. Gero, Suitzara joan eta astronomian espezializatu zen. Berriro itsasoraru eta bidaia ugari egin zituen Amerika osoan zehar, kostaldeak aztertuz eta geografiazko gorabeherak finkatuz. 1801.ean Filadelfiako Sozietate Filosofikoan sartu zen. 1813an Europara itzuli eta bere ezagupenak aberastu egin zituen Greenwicheko behatokian. 1814. urtean Frantziako Institutu Nazionalean sartu zen. EuskaIerriaren Adiskideen Elkarteko eta Historiaren Akademiako kide izan zen. Bere ikerkuntzei buruzko gutunak trukatzen zituen Laplace, Humboldt eta beste zientzilari batzuekin, eta geografia eta astronomiari buruz zenbait lan argiraratu ere egin zuen.

[PARDO SAN GIL, Juan: "Euskal Herriko itsastarren hiztegi laburra", ZZ.EE.: Itsas aurrean. El País Vasco y el mar a través de la historia, Untzi Museoa, Donostia, 1995, 200. or.].

Museoaren argitalpena

ferrer2

Jose Joaquín Ferrerren erretratua. Grabatua Bovinet-ena da, Augustin-en marrazkiaren gainean egina 1821ean. Ferrerrek Europan eta Ameriketan egindako ikerketa astronomikoak oso ospetsuak izan ziren mundu osoko zientzialarien artean.

Museoaren aldi baterako erakusketa

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·