Oyarvide, Andrés de (Gipuzkoa, 175?-1806)

Geografoa. 1771. urtean sartu zen Errege Armadan eta fragata lotinantordearen graduarekin lehen pilotu gisa, Mediterraneoan eta Kariben zenbiltzan ontzietan ibili zen. Hala Rio de la Platara iritsi zen Pedro Cevallosen espedizioan. Oiarbidek urte askotan jardun zuen Plataren bokalea eta Uruguay ibaia arakatzen eta mapa eta plano kartografiko baliozkoak egin zituen. Hark egindako Uruguay ibaiaren karta esferikoa XX. mendearen hasiera arte erabiltzen zen. Hego Ameriketara egin zuen bidaiaren Memoria ere egin zuen, lurralde hura eta hango jendea ezagutzeko dokumentu benetan aparta. Rio de la Plata ingurua oso zaila zen ontzientzat eta gainera merkataritzarako eta leku estrategiko gisa garrantzi handia zuen. Andres Oiarbide izan zen alderdi hori ezagutzen gehien lagundu zuena. Argentinan Oiarbideren karta indarrean egon zen (zuzenketa batzuk eginda) 1875. urtea arte. Oiarbide 1806an hil zen “San Ignacio” ontzia hondoratu zenean Rio de la Platako uretan, hain zuzen. Ekaitzak harrapatu eta hondoratu zen bere gizonekin batera, gerta zitekeen ingeles eraso kor tsario baten aurrean defentsa preparatzen ari zenean.

Museoaren argitalpenak

oyarvide

Rio de la Plataren karta esferikoa, itsasoratzetik Buenos Aireseraino, Oiarbideren jatorrizko araketez zuzendu eta gehitua (Hidrografiako Zuzendaritza, Madril, 1837). Museo Naval, Madril. 

Museoaren aldi baterako erakusketak

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·