Manuel Agote Bonetxea (Getaria, 1755-1803)

dibujoagote_thumb180_24 urte zituela hasi zen Atlantikoan, Indiako Ozeanoan eta Pazifikoan zeharreko itsas merkataritzako bidaietan Ustariz, San Gines y Cía. merkataritza etxearekin. 1787an Kanton eta Makaora bidali zuten, Filipinetako Errege Konpainiaren Txinako lehen ordezkari gisa. 1779 eta 1798 bitartean erredaktatu zituen egonaldi eta nabigazio egunkarietan, kultura zabaleko eta behaketarako ahalmen handiko gizona ageri zaigu. Eta Ekialde Urrunari buruzko begiradaz ez zen merkataritza arlora mugatuko. Halaz, idatzi zuenak oso interes handia du, halaber, ikuspegi politiko, antropologiko eta kulturaletik.

Bere bidaietan, Agotek oso kartografi lan aipagarria egin zuen, eta Pazifikoko hainbat uharte, kostalde eta hiriren planoak edo profilak egin zituen. Marrazkilari eta akuarelista bikaina izan zen gainera, eta interesgarri iritzi zion guztia xehetasun handiz ilustratu zuen.

[UNSAIN, J.M.: "Manuel Agote, euskal ilustratua Ekialde Urrunean", UNSAIN, José María (ed.): Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez, Untzi Museoa, Donostia, 2009, 145-149. or.].

Manuel Agote funtsa

Untzi Museoan gordeta dauden Manuel Agoteren eskuizkribuak, marrazkiak eta mapak oso balio handiko iturria dira Ekialdeko Asiarekin, eta batez ere Txinarekin, XVIII. mendean ziren harremanen berri izateko. Kontsulta ezazu Manuel Agote Funtsa.

Museoaren argitalpenak

agote

Panga, Manilan bidaiariak garraiatzeko erabilitako ontzi mota bat. Manuel Agoteren marrazkia, bere 1797ko egunkarian jasoa.

Ikonografia gehiago:

Museoaren aldi baterako erakusketa

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·