Domingo Bonetxea (Getaria, 1711-1775)

bonechea2Esploratzailea. 1772. urtean Callaotik irten zen fragata batekin, Oteheite (Tahiti) irla benetan ba ote zen ziur jakiteko. Bidean Sozietate eta Tuamotu artxipielagoetako beste irla batzuk aztertu eta ikertu zituen. Bere helburua lortu ondoren, Valparaisora itzuli zen. 1774eko urtean beste espedizio batekin irten zen. Oteheiten kokaleku bat ezartzeko asmoz, baina irlara iritsi eta handik gutxira, hil egin zen.

[PARDO SAN GIL, Juan: "Euskal Herriko itsastarren hiztegi laburra", ZZ.EE.: Itsas aurrean. El País Vasco y el mar a través de la historia, Untzi Museoa, Donostia, 1995, 198. or.]

Museoaren argitalpenak

bonechea1

Domingo Bonetxea. Jose Maria Salaberriaren olio-pintura. XX.mendearen hasiera. Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea.

 bonechea2

Domingo Boenetxearen erretratu ideala. Julio Garcia Condoyren olioa, 1945. (Untzi Museoa, Madril). Boenetxea getariarra zen eta fragata kapitaina. Bi espedizio zuzendu zituen Tahitira (1772 eta 1774) eta britaniarrek aipatu gabeko uharte batzuk aurkitu zituen. Gainera azterlan botanikoak, dokumentazio geografikoa eta hogeiren bat karta ere egin zituen.

Museoaren aldi baterako erakusketak

 

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·