Donostian jaio zen, baina arbasoak usurbildarrak zituen. Oso tradizio luze batez ainguren fabrikazioan ari zen familia batekoa zen. Joan Fermin Aian finkatu zen (Arrazubiako forjak eta burdinolak), eta beste Gilisastitar batzuk, ainguragileak hauek ere, Usurbil eta Hernanin arituko ziren. 1730-31 inguruan Holandan egon zen, Caracasko Konpainiak bidalita dirudienez, eta han aukera izan zuen aingura handien fabrikazioan erabiltzen zituzten tekniken berri eskuratzeko. Gilisastik Holandako soldadura sistemak egokitu egin zituen teknika tradizionaletara, eta Somorrostroko burdinaren ezaugarri egokiak baliatuta oso neurri eta kalitate handiko aingurak egitea lortu zuen; aingura hauek zerbitzatu zizkion Armadari 1738tik aurrera. Aurrerapen teknologiko honen ildotik, Gipuzkoako ainguragintzaren sektoreak oso hazkunde handia izan zuen, eta bere produkzioaren zati bat Frantzia, Portugal eta Ingalaterrara esportatu zuen.
[UNSAIN AZPIROZ, J.M.: "Erretratu galeria. Hiztegi biografikoa", UNSAIN AZPIROZ, J.M. (arg.): Donostia, itsas hiria, Untzi Museoa, Donostia, 2008, 388. or.].
CARRIÓN ARREGUI, Ignacio Mª: "La fabricación de grandes anclas de navíos en el siglo XVIII en Gipuzkoa", Itsas Memoria. Revista de Esudios Marítimos del País Vasco, nº 2, Untzi Museoa, Donostia, 1998, 549-571. or.
TELLECHEA IDÍGORAS, J. Ignacio: "Juan Fermín Guilisasti, maestro ancorero", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 5, Untzi Museoa, Donostia, 2006, 685-706. or.
CARRIÓN ARREGUI, Ignacio Mª: "Arrazubia, solar medieval y empresa preindustrial a orillas del Oria", Itsas Memoria. Revista de Esudios Marítimos del País Vasco, nº 6, Untzi Museoa, Donostia, 2009, 191-208. or.
Guilisasti familiaren arma-agiriaren aurrekaldea. XVIII. mendeko ainguragile ospetsua izan zen Guilisasti familia. 1747ko agiria. Untzi Museoa bilduma.
Dideroten L´Encyclopédie-ko irudia, XVIII.mendearen erdialdeadekoa. Bertan esku-mailuekin aingura handi baten gurutze-adarrera atzamarraren soldatze prozesua ikusi daiteke. Horrela egiten ziren Gipuzkoan aingurak, bergak barne, aingeru fabriketan uraren indarrarekin mugitzen ziren mailurik eta hausporik ez zegoelako.
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara
Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.
Ordutegia, tarifak, taldeak...
Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus