Lezo Olabarrieta, Blas (Pasaia, 1687-1741)

lezoblas1Itsas-Armadako teniente jenerala. Frantzian hezi zen, baita hasiera batean Frantziako Itsas-Armadan sartu ere. Ingalaterrako eta Holandako ontzitaldearen aurkako ekintzetan partaidetza zuzena izan zuen Ondorengotza Gerraren garaian: Velez-Malaga gerratean izan zen (1704), non kainoi-bala batek ezkerreko hanka kendu baitzion erro-errotik; Toulongo erasoaldian (1707), non ezkerreko begia galdu baitzuen; Bartzelonaren setiaketan (1713), non eskuineko besoa erabat elbarritu zion beste zauri bat izan baitzuen... Mallorkaren berreskurapenean ere partu hartu zuen (1715), eta ondoren, Ozeano Barean iharduen zuen itsas-lapur eta korsarien aurkarko borrokan. Oranen aurkako espedizioan joan zen (1732). Ontzitaldeko buru izendatu zuten 1730. urtean eta teniente jeneral 1734.ean. Indietako Cartagenara bidalia izan zen (1738), Indietako ontzidiak irteten ziren gerrontzi-portu garrantzitsu hartako buru bezala. Han, Ingalaterrako ontzitaldearen erasoei aurre egin behar izan zien (1740 eta 1741), baita erabat suntsitu ere. Baina Lezo, defentsa horrek sortutako nekeen ondorioz, hil egin zen hilabete batzuk beranduago. 

[PARDO SAN GIL, Juan: "Euskal Herriko itsastarren hiztegi laburra", ZZ.EE.: Itsas aurrean. El País Vasco y el mar a través de la historia, Untzi Museoa, Donostia, 1995, . or.]

Museoaren argitalpenak

lezoblas

Blas de Lezoren erretratua. Museo Naval, Madril. Dirudienez, erretratu originalaren kopia bat da, 1835ean egina. Marinel handi hau Pasai San Pedrokoa zen jaiotzez. Herri hau, garai hartan, Donostiako udalerrikoa zen.

lezoblas2

Blas de Lezok 1741ean Cartagena de Indiasen egindako defentsa lanaren irudikapen idealizatua. Daniel Urrabietaren litografiako estanpa, 1854 (Historia de la Marina Real Española, José March y Labores-ena). Untzi Museoaren bilduma. Cartagena de Indias oso garrantzi estrategiko handiko portua zen, eta hura konkistatzeko ahaleginean etorri zitzaion XVIII. mendean Antilla inguruan izandako porrotik handiena armada britainarrari. 

lezoblas3

Domina baten aurpegialdea. Horrelako dominak egin ziren Ingalaterran, 1741ean, Blas de Lezori irabazi behar baina sekula irabazi ez zitzaion gudu batean -Cartagena de Indias hartzeko guduan alegia- garaile atera izana gogorarazteko. Blas de Lezo ikus daiteke dominan, belauniko, ezpata Vernon almiranteari errenditzen. Museo Naval, Madril. 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·