Lopez de Legazpi Gurrutxategi, Miguel (Zumarraga, 1503 edo 1505-1572)

lopezlegazpiGobernadore, kapitain jeneral eta Filipinetako konkistatzaile. 1528. urtean Mexikora joan eta han bizi izan zen 1564eko urtera arte, sekulako dirutza eginez. 1559.ean Felipe II.ak Sartaldeko irletara (Filipinak) espedizio bat antolatu zuen. Zenbait atzerapen eta bestelako gorabehera batzuen ondoren, erregeak espedizio buru izendatu zuen. Mexikotik 1564ean abiatu ziren, eta hurrengo urtean iritsi ziren Los Ladrones irletara (Mariana Irlak) eta Samar Irlara, Filipinetako artxipelagoan. Ondoren, Leyte Irlara joan eta Cebun geratu zen, bertan lehenengo hiria sortu zuelarik: San Miguel. Jarraian, Bohol eta Panay (1565) eta Masbate eta Mindoro (1569) irlak menderatu zituen, bake giroan orohar, bertako buruzagiekin adostasun batera ailegatu ondoren, 1569. urtean Filipina Irletako gobernadore eta kapitain jeneral izendatu zuten, baita Los Ladrones irletako agintari ere. Laguntza bereziak etorririk, Luzon Irla beretu zuen 1571. urtean, eta hiriburua Manilako herriska tagaloaren hondakinen gain eraiki zuen, bere izena gordez. Han bertan hil zen hurrengo urtean.

[PARDO SAN GIL, Juan: "Euskal Herriko itsastarren hiztegi laburra", ZZ.EE.: Itsas aurrean. El País Vasco y el mar a través de la historia, Untzi Museoa, Donostia, 1995, 206. or.]

Museoaren argitalpena

lopezlegazpi1
Miguel Lopez de Legazpi. B. Giraudier-en litografia, 1860 Manilako Udaletxean zegoen mihisea erreproduzitzen duena. Ilustración Filipina, 1860ko ekainak 15. Ekialdek Museoa. Agustindarren Errege Kolegioa, Valladolid. 
lopezlegazpi2
Migel Lopez de Legazpi, Filipinen konkistatzaile eta uhartediko lehen gobernadoreaen alegiazko irudikapena. Antonio Valverderen akuarela, c. 1965. Kutxa bilduma. 

Ikonografia gehiago: "Legazpi eta Urdaneta. Filipinetako konkista eta itzulerako bidaia", UNSAIN, José María (ed.): Euskalduna eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez, Untzi Museoa, Donostia, 2009, 126-129. or.

Museoaren aldi baterako erakusketa

 

Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·