Itsasoko jendea

Tokiko, nazioko edo nazioarteko itsas historiaren inguruan bizi edo lan egin duten Euskal Herriko gizon eta emakumeen bi hiztegi biografiko eta hainbat ikerlan monografiko biltzen dira atal honetan. Lan hauek Untzi Museoak argitaraturiko hainbat argitalpenetan barreiatuta zeuden eta eta bere kontsulta errazteko hemen biltzea iruditu zaigu egoki. Pertsonai hauen biografiak era batera edo bestera jorratu dituzten Museoak ekoizturiko aldi baterako erakusketen erreferentziak ere azaltzen dira, material grafikoa edo ikusentzunezkoa eskainiaz. Halaber, "Emakumeak eta itsasoa" izeneko saila ere aurkezten da, Museoak eginiko erakusketa oinarritzat hartuta, eta laster, gai honen inguruko hiru lan monografiko bilduko dituena.

Euskal Herriko itsastarren hiztegi laburra

JUAN PARDO SAN GIL

Non: HH.EE.: Itsas aurrean. El País Vasco y el mar a través de la historia, Untzi Museoa, Donostia, 1995,  195-216. or.

Gehiago irakurri...

Donostiako itsas jendearen hiztegi biografikoa

JOSE MARIA UNSAIN AZPIROZ

Non: "Erretratu galeria. Hiztegi biografikoa", UNSAIN AZPIROZ, J.M. (arg.): Donostia, itsas hiria, Untzi Museoa, Donostia, 2008,  379-400. or. [2016ko ekainean zuzenduriko bertsioa]

Gehiago irakurri...

Emakumeak eta itsasoa

Emakumeen eta itsasoaren arteko harremana sakona eta modu anitzekoa izan da historian zehar. Itsaso ekonomiari dagokion esparruan emakumeek beren ahalegin eta antolakuntza ahalmenaren ekarpena egin dute mendeetan zehar. Beren lanak gizarte izaerako alor garrantzitsuak bete ditu komunitate arrantzale eta itsastarretan. Itsaso eginkizunetan emakumeen parte hartzearen garrantzia eztabaidaezina izanik ere, bere ekarpena aintzat hartzean, ordea,  gabezia dagoela ezin da zalantzan jarri.

Gehiago irakurri...
Contacto

Museoa bisita ezazu

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etara.
16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)

Abenduaren 24 eta 31ean:
10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita.
Urtarrilaren 1, 6 eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Ordutegia, tarifak, taldeak...

Facebook Youtube Rss Twitter Flickr

Untzi Museoa - Museo Naval
Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Tel.: +34 943 430051. Fax.: +34 943 431115
E-mail: mnaval@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.net
© 2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia ·